Gutunaren esparrua nazionala (Andorra barne) eta nazioartekoa da.
Ezaugarriak
Gutunak honako gehienezko neurri hauek izan beharko ditu:
- Dokumentuak gutun-azal edo kutxa batean bidali behar badituzu: Luzera + altuera + zabalera = 90 cm; neurri handienak ezin izango du 60 cm baino gehiagokoa izan.
- Dokumentuak biribilki/hodi batean bidali behar badituzu: Luzera + 2 aldiz diametroa = 104 cm; neurri handienak ezin izango du 90 cm baino gehiagokoa izan.
Gutxieneko neurriak hauek izan beharko dute:
- Gutun-azala edo kutxa: 14 x 9 cm.
- Biribilkia/hodia: Luzera + 2 aldiz diametroa = 17 cm; neurri handienak ezin izango du 10 cm baino gutxiagokoa izan.
Gutunak ezin izango du 2 kg baino gehiagoko pisua izan.
Jarduera logistikoa eta banaketa epeak:
Entrega epeak:
- Lurralde nazional osoan bidalketak 3 egun baliodunetan egingo dira, bidalketen % 93tan
- Bidalketa Europara egin bada, entrega epea 2 eta 4 egun baliodunen artekoa izango da.
- Gainontzeko norakoetarako, entrega epea herrialdearen araberakoa izango da.
Tarifak kontsultatu