- Dokumentuak bidali
Gutunak eta dokumentuak
Telegramak
Burofaxa/Faxa
- Paketeak bidali
- Zuzeneko Marketina
- Liburuak eta Egunkariak
- Dirua
- A.P.E.
- Nazioartekoa
- Bestelako produktuak
- Filatelia
- Bezeroarentzako arreta
- Informazio Korporatiboa
 
- Prentsa-aretoa
 
Enpresak > Dokumentuak bidali > Gutunak eta dokumentuak

Gutunak eta Dokumentuak


Gutun arrunta

Enpresek gehien erabilitakoa da, betiere igorpenak ez badu pisatzen 2 kg baino gehiago eta presaz entregatu behar ez bada.

Ezaugarriak    Tarifak


Gutun Ziurtatua

Entrega hauen bidez ziurtatzen da hartzaileak igorpena jaso duela ,berak edo baimendutako pertsona batek izenpetu behar duelako. Ezin bada entregatu, hartzaileari jakinaraziko zaio 15 egun dituela igorpena Correoseko bulegoren batean jasotzeko.

Bere erosotasunerako ziurtapenak identifikatzeko zerbitzuak ziurtatutako igorpenen zerrenda bat egitea ahalbidetzen du, zerrenda horretan agertutako gutunak identifaktuz, gero Correoseko Posta Bulegoetan onartzearren. Fitxategiak hartzailearen datuekin kargatu ditzakezu, frankeo elektronikoa ren bidez ordaindu, eta baita etiketak inprimatu ere: denbora aurreztu Correosen On line zerbitzuekin.

Igorpenaren jarraipena egin daiteke Correosen web orrialdearen edo telefonoaren bidez, igorpenak ordenagailuan prestatu, eta hartu-abisuarekin, itzulketarekin, aseguruarekin edo urgentea dela adieraziz osatu daiteke.

Ezaugarriak    Tarifak


Gutun ziurtatu urgentea

Presa handiena duten bidalketetarako. Zure dokumentazioa bidali dela erregistratu eta kontrolatuko da; bidalketa bulegoan 18:00ak baino lehen utzi bada, 24 orduren (jatorriaren / helmugaren araberako batez bestekoa) barruan entregatuko da etxean, eta 19:00ak baino lehen utzi bada, berriz, onarpen masiboko unitateetan, betiere kontratudun bezeroa izanik.

Bidalketaren segimendua Correosen web orriaren edo telefono bidez egin daiteke, gainera, ordenagailutik bidalketak presta daitezke, eta Jasotze abisuarekin, Diru-itzulerarekin, Aseguruarekin edo urgente ezaugarriarekin osa daitezke.


Postal Exprés

Postal Exprés zerbitzu esklusiboari esker, estatu barruan bidaltzen dituzun dokumentuak gehienez ere 48 orduren buruan jasoko dira, etxean bertan eta sinadurapean. Nazioartean, epea bi egunekoa da Europako eta AEBetako hiri nagusietara egiten diren bidalketetarako.

Igorpenaren jarraipena egin daiteke Correosen web orrialdearen edo telefonoaren bidez, eta hartu-abisuarekin, itzulketarekin edo aseguruarekin osatu.

Ezaugarriak    Tarifak


resako gutuna

Espainian bertan 24 ordutan eta Europara hiru egunetan heltzen diren igorpenak dira. Ezin dute 2 kg baino gehiago pisiatu. Beti hartzailearen etxean entregatzen dira, eta ziurtatuak ere izan daitezke.

Ezaugarriak    Tarifak


Nazioarteko Presako Posta (CUI)

Gehienez 2 kiloko dokumentu urgenteak bidaltzeko kontratupeko zerbitzua da. Jarraipen informatizatua egiten da, eta hartzailearen postontzian uzten da. Dokumentuak era erraz eta ekonomiko batean bidaltzeko.

Ezaugarriak    Tarifak


Administrazio-jakinarazpenak

Bakarrik erakunde administratibo eta judizialek erabiltzeko zerbitzua da, bere legezko jakinarazpenak entregatu direla ziurtatzeko. Ziurtatuak dira, eta bi ahalegin egiten dira etxean entregatzeko. Hala, Administrazio Prozedura Erkidearen baldintza guztiak betetzen dira.

Ezaugarriak    
Sar zaitez hemendik Jakinarazpen Telematiko Ziurren Zerbitzura


Posta Digitala

Dokumentuak ordenagailutik bidaltzeko erabiltzen da. Horretarako testua on line egiten da, edo Word edo PDF formatuko fitxategia kargatzen da. Correosek zuri-beltzean edo koloretan inprimatu eta postontzian uzten du. Dokumentu bera hartzaile ezberdinei bidal daiteke, eta dokumentu hori arrunta zein ziurtatua izan daiteke. Edonora bidal daiteke gainera.

Dokumentuak hartzaile askori bidaltzeko, baita ere, publizitatea koloretan bidaltzeko erarik erosoena da, ez baitago ezertaz kezkatzerik.

Postala norberak egindako edo Correosek eskainitako irudi batekin ere bidal daiteke.

Ezaugarriak    Tarifak    Sar zaitez hemendik Posta Digitalera

Vídeo e-AR
Localizador de envíos
Postal Exprés
Apartado Postal