- Dokumentuak bidali
Gutunak eta dokumentuak
Telegramak
Burofaxa/Faxa
- Paketeak bidali
- Dirua
- A.P.E.
- BanCorreos
- Bestelako produktuak
- Filatelia
- Museoa
- Bezeroarentzako arreta
- Informazio Korporatiboa
 
- Prentsa-aretoa
 
Partikularrak > Dokumentuak bidali > Gutunak eta dokumentuak

Gutunak eta Dokumentuak


Gutun arrunta

Partikularrek gehien erabilitakoa da igorpenak 2 kilo baino gutxiago pisatzen badu, eta ez bada premiaz entregatu behar.


Gutun ziurtatua

Entrega hauen bidez ziurtatzen da hartzaileak igorpena jaso duela berak edo baimendutako pertsona batek izenpetu behar duelako. Ezin bada entregatu, hartzaileari jakinaraziko zaio 15 egun dituela igorpena Correoseko bulegoren batean jasotzeko.

Igorpenaren jarraipena egin daiteke Correosen web orrialdearen edo telefonoaren bidez, igorpenak ordenagailuan prestatu, eta Hartu-Abisuarekin, Itzulketarekin, Aseguruarekin edo Urgentea dela adieraziz osatu daiteke.


Gutun ziurtatu urgentea

Presa handiena duten bidalketetarako. Zure dokumentazioa bidali dela erregistratu eta kontrolatuko da; bidalketa bulegoan 18:00ak baino lehen utzi bada, 24 orduren (jatorriaren / helmugaren araberako batez bestekoa) barruan entregatuko da etxean, eta 19:00ak baino lehen utzi bada, berriz, onarpen masiboko unitateetan, betiere kontratudun bezeroa izanik.

Bidalketaren segimendua Correosen web orriaren edo telefono bidez egin daiteke, gainera, ordenagailutik bidalketak presta daitezke, eta Jasotze abisuarekin, Aseguruarekin edo urgente ezaugarriarekin osa daitezke.


Postal Exprés

Postal Exprés zerbitzu esklusiboari esker, estatu barruan bidaltzen dituzun dokumentuak gehienez ere 48 orduren buruan jasoko dira, etxean bertan eta sinadurapean. Nazioartean, epea bi egunekoa da Europako eta AEBetako hiri nagusietara egiten diren bidalketetarako.

Igorpenaren jarraipena egin daiteke Correosen web orrialdearen edo telefonoaren bidez, eta hartu-abisuarekin, itzulketarekin edo aseguruarekin osatu.


Aurrez ordaindutako Postal Exprés gutun-azala

Correosek zure eskura jartzen ditu Postal Exprés-ek dituen prestazio eta berme berberak eskaintzen dituzten gutun-azal plastifikatuak, zure dokumentuetarako, beti ere 350 gr. eta 1 kg. bitartean pisatzen badute, babestuago zirkula dezaten.


Presako gutuna

Igorpen hauek egun baliodun batean heltzen dira Espainiaren kasuan, eta hiru egunetan Europaren kasuan.

Beti hartzailearen etxean entregatzen dira, eta ziurtatuak ere izan daitezke epe berean izenpetuta entregatzen badira.


Nazioarteko Presako Posta (CUI)

2 kilogramorainoko presako dokumentuak igortzeko, eta jarraipen informatizatua egiteko zerbitzua. Dokumentuak azkar eta era ekonomikoan bidaltzeko.


Posta Digitala

Posta Digitalak ahalbidetzen du gutuna edo posta-txartela ordenagailutik bidaltzea. Zure gutuna edo postala ordenagailuan prestatu dezakezu, zure dokumentuekin (Word edo PDF formatukoak) edo on line, eta Correosek zuri-beltzean edo koloretan inprimatu, gutun-azalean sartu eta postontzian utziko ditu.

Dokumentu bera hartzaile ezberdinei bidal daiteke, eta dokumentu hori arrunta zein ziurtatua izan daiteke. Edonora bidal daiteke gainera. Postala norberak egindako edo Correosek eskainitako irudi batekin ere bidal daiteke.


Posta Txartela

Entregatzeko epeak gutun arruntak dituenak berak dira.

Oso egokia da mezu laburrak bidaltzeko, eta konfidentzialak ez badira, igorpen mota hauek ezer ezkutatu gabe bidaltzen baitira.

Posta Digitalaren bidez ere bidali daiteke postala, norberak egindako edo Correosek eskainitako irudi batekin.