Esparrua
- Espainia eta Andorra
Eremuak:
- Probintzia
- Penintsula
- Balearrak, Ceuta eta Melilla
- Kanariak
Ezaugarri fisikoak
Gehienezko neurriak:
- Gutun-azala/kutxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 200 cm, eta neurri handienak ezin du 100 cm baino handiagoa izan.
- Biribilkia/hodia: Luzera = 100 cm, Diametroa = 15 cm.
Gutxienezko neurriak:
- Gutun-azala/kutxa: 14 x 9 cm.
- Biribilkia/hodia: Luzera + 2 aldiz diametroa= 17 cm, eta neurri handienak ezin du 10 cm baino txikiagoa izan.
Gutxienekoa baino txikiagoak diren bidalketei 10 x 7 cm-ko etiketa jarriko zaie helbidea eta frankeoa bertan ipintzeko.
Bolumen handiko bidalketei pisua/bolumena (167 kilogramo / metro kubiko) irizpidea aplikatuko zaie, honako formularen arabera: Luzera x zabalera x altuera (zentimetrotan) / 6.000
Pisua:
- 30 kg. gehienez
Zerbitzu gehigarriak
- Hartzaileari soilik ematea
- Hartzaileari entregatzeko hirugarren ahalegina
- e-AR (POD) edo jaso izanaren agiri bidezko proba.
- Diru-itzulketa elektronikoa: hautatutako banku-entitatearen kontu korrontean dirua itzultzeko agindua (1.000 € arte)
- Postal Exprés aukerako asegurua (3.000 € arte): Aitortutako balioaren % 1
- Jarraipena eta Kontrola (T&T): fitxategi-trukea, zure bidalketen entrega-egoeraren gaineko informazioarekin.
- Bidalketak helbidean biltzea (kontratuarekin).
- Igorpenak: hartzaile bati zuzendutako bidalketa multzoa
Modalitateak
Estandarra:
Helbidean entregatzea. Entregatzen ez bada, 15 egun izango ditu hartzaileak bulego gertuenean biltzeko.
- Bitan saiatuko gara helbidean entregatzen, eta bezeroarekin beste behin saiatzea adosteko aukera dago.
- Zure bidalketak helbidean biltzea (kontratuarekin).
- Bidalketaren Trazabilitatea eta Jarraipena, bidalketaren azken egoera erregistratuaren gaineko informazioarekin.
Operatiba logistikoa eta banaketa-epeak
- Entrega sinadurapean.
- Helbidean entregatzeko modalitateetan bitan saiatuko gara entregatzen, eta beste behin saiatzeko aukera ere eskainiko dugu.
- Nazioko edozein herritara bidalketa berriz igortzeagatik gehigarririk gabeko tarifak.
- Bidalketa ezin izan bada entregatu, presako eta doako itzulketa.
Banatzeko epeak:
Nazionala:
- Bidalketen % 80 24 orduko epean entregatuko da*
- Bidalketen % 100 48 orduko epean entregatuko dela bermatzen da*
* Jatorri eta helmuga gisa herri handiak dituzten eta arratsaldeko txanda duten bulegoetan 16:00ak baino lehen edo goizeko txanda bakarrik duten bulegoetan 14:30ak baino lehen egin diren bidalketetarako.
Ohar garrantzitsua: Helmuga edo jatorri gisa Kanariak, Ceuta eta Melilla dituzten bidalketetan, aldi baterako aduana-atxikipenak ez dira kontuan hartuko entrega-eperako konpromisoari begira.
Larunbatak, igandeak eta herriko eta estatuko jaiegunak ez dira egun baliodun gisa hartuko.
Esklusioak:
- Araudi aplikagarriarekin bat, Correosek ez ditu onartu eta bideratuko irekita, enbalatu gabe edo behar bezala babestuta ez dauden bidalketak, ezta debekatuta dagoen edukia ekartzen dutenak ere. Bestalde, bidalketa garraiatzeko baldintza edo xedapen bereziak bete behar badira, eta baldintza horiek betetzeko bidalketari harrera egin aurretik aztertu behar bada, Correosek ez ditu bidalketa horiek onartu eta bideratuko, eta bidaltzaileak bere gain hartuko du baldintza horiek betetzeko erantzukizuna.
Bezeroaren betebeharrak:
- Bezeroak bermatzen du bidalketaren edukia Correosek onartzen duen modukoa dela eta, bidalketa segurtasunez garraiatzeko, behar bezala identifikatuta, helbideratuta (Posta Kodea ere) eta egokituta dagoela eta arazorik gabe eskuztatu daitekeela; bezeroak bere gain hartuko du zuzenean baldintza horiek ez betetzeak berekin dakarren erantzukizuna. Halaber, bete behar dituen agiri guztietan ondoko datuak behar bezala eta zehaztasunez idazteko erantzulea da: bidaltzailea, hartzailea, kontratatutako zerbitzuak eta bidalketaren ezaugarriak.
Bermeak:
- Correosi egotz dakiokeen atzerapenagatik: Ordaindutako tarifa itzuliko da.
- Galdu edo desbideratuz gero: Ordaindutako tarifa + 52,98 € itzuliko da.
- Aurrez ordaindutako Postal Exprés gutun-azala (350 gr arte): 30 €
Precio
Consultar tarifas