- Dokumentuak bidali
Gutunak eta dokumentuak
Telegramak
Burofaxa/Faxa
- Paketeak bidali
- Dirua
- A.P.E.
- BanCorreos
- Bestelako produktuak
- Filatelia
- Museoa
- Bezeroarentzako arreta
- Informazio Korporatiboa
 
- Prentsa-aretoa
 
Partikularrak > Dokumentuak bidali > Gutunak eta dokumentuak > Gutun ziurtatu urgentea: Ezaugarriak

Gutun ziurtatu urgentea: Ezaugarriak

Azkartasuna eta eraginkortasuna bidalketa urgenteetan. Zerbitzu guztiz fidagarria eta konfidentziala. Entrega etxean bertan eta sinatu ondoren egingo da.

Bidalketaren segimendua egin dezakezu Correosen web orrialdean, edo bidalketa ordenagailutik presta dezakezu

Gutun Ziurtatu Urgentearen esparrua nazionala (Andorra barne) eta nazioartekoa da.

  1. 1. eremua: Europa (Groenlandia barne).
  2. 2. eremua: Gainontzeko herrialdeak.

Ezaugarriak

Gutun Ziurtatu Urgenteak honako gehienezko neurri hauek izan beharko ditu:

  1. Dokumentuak gutun-azal edo kutxa batean bidali behar badituzu: Luzera + altuera + zabalera = 90 cm; neurri handienak ezin izango du 60 cm baino gehiagokoa izan.
  2. Dokumentuak biribilki/hodi batean bidali behar badituzu: Luzera + 2 aldiz diametroa = 104 cm; neurri handienak ezin izango du 90 cm baino gehiagokoa izan.

Gutxieneko neurriak hauek izan beharko dute:

  1. Gutun-azala edo kutxa: 14 x 9 cm.
  2. Biribilkia/hodia: Luzera + 2 aldiz diametroa = 17 cm; neurri handienak ezin izango du 10 cm baino gutxiagokoa izan.

Gainera, nahi izanez gero, honako zerbitzu gehigarri hauek kontrata ditzakezu:

  1. Hartze jakinarazpena
  2. Aitortutako balioa

Jarduera logistikoa eta banaketa epeak

Entrega epeak (batezbestekoa, jatorriaren / norakoaren arabera):

  1. Bidalketen % 90 egun baliodun batean entregatuko dira, lurralde nazional osoan*.
  2. * Jatorri eta norako gisa herri handiak dituzten bidalketetan, eta arratsaldeko txanda duten bulegoetan 16:00ak baino lehen eta goizeko txanda dutenetan 14:30ak baino lehen uzten badira.

  3. Bidalketa Europara egin bada, entrega epea 1 eta 3 egun baliodun artekoa izango da.
  4. Gainontzeko norakoetarako, entrega epea herrialdearen araberakoa izango da.

Gutun Ziurtatu Urgenteak honako berme hauek eskaintzen dizkizu:

  1. Norako nazionala: Bidalketa galdu edo desbideratu egiten bada, Correosek 30 € ordainduko dizkizu.
  2. Nazioarteko norakoa: Bidalketa galdu edo desbideratu egiten bada, Correosek ordaindutako tarifa (ziurtagiria eta asegurua kontuan hartu gabe) eta 30 IEB (Igorpen Eskubide Bereziak) ordainduko dizkizu. (Espainian, 2010. urtean: 1 IEB = 1,1246 €).

Tarifak kontsultatu