Orain Correosen albisteak RSS formatuan.
Correosek albisteak RSS formatuan argitaratuko ditu. Horrela, zeure webean integratu ahal izango duzu
edo bezeroak Correosen webaren prentsa aretoan RSS formatuan argitaratutako albisteen izenburuetan sartu edo kontsultatu
eta eduki guztia ikusi ahal izango duzu.
Zergatik erabili Correosen RSS formatua?
RSSk edukiak automatikoki sartzeko aukera ematen du. Baliabide hau erabilita,
berehala jakin ahal izango dituzu Correosen prentsa aretoan argitaratutako azken berriak
edo azken urteetan argitaratutako albisteak kontsultatu, Correosen web-orrian
nabigatzen ibili beharrik gabe.
Nola erabili Correosen RSS formatua?
Correosek duela gutxi argitaratutako albiste nagusiak eta 2003tik hona urtero
argitaratutakoak eskaintzen dizkizu RSS formatuan.
Eduki horietako bat edo batzuk sartzeko, kopiatu dagokion RSS esteka eta erantsi
zeure programari edo izenburuak irakurtzeko zerbitzuari. Esteka kopiatzeko erabili
saguaren hautazko botoia nahi duzun kategoriako (Azken albisteak, 2009ko albisteak, 2008ko albisteak, etab.)
testuaren gainean eta aukeratu: "Copiar acceso directo", "Copiar enlace" edo antzekoa.
|