- Dokumentuak bidali
- Paketeak bidali
- Dirua
- A.P.E.
- BanCorreos
- Bestelako produktuak
Tu Sello
Aurreordainduak eta
  bilgarriak
Creamailing
Posta Kutxa
Posta-birbidalketa
Gaitutako Helbide E.
Ordainagirien ordainketa
Mugikorrak hornitzea
Mintzategi telefonikoak
Telecor dendak
- Filatelia
- Museoa
- Bezeroarentzako arreta
- Informazio Korporatiboa
 
- Prentsa-aretoa
 
Partikularrak > Bestelako produktuak > Creamailing > Creamailing: Ezaugarriak

Creamailing Zerbitzuak: Ezaugarriak

Eremua

Creamailing zerbitzua Correoseko ondorengo bulego hauetan eskaintzen da.

Zerbitzu motak

- Dokumentuen inprimaketa eta pertsonalizazioa:

Zuri-beltzean egiten da A4 formatuko orrian, alde bakar batetik, igorpen bakoitzean bost orritaraino sartzeko aukerarekin. Dokumentu hauen edukia pertsonaliza daiteke, zuk hala nahi izatera.

- Tolestea, gutun-azaletan sartzea eta gutun-azalak ixtea:

Zerbitzu hau erabat automatizatua dago eta zure enpresari zeregin astun hori aurrezten zaio. 5 elementutaraino sar daitezke orri tolesgarri, tarteko edo eranskinen artean.
 
Pieza bakoitzaren tamaina ondorengo gehieneko neurri hauen barruan sartu beharko da
    Orriak: 406x229 mm.
    Eranskinak: 230x152 mm
    Gutun-azalak: 242x164 mm

Erabiliko diren gutun-azalak A5 eta eredu amerikar estandarrekoak dira, leihodunak edo leiho gabeak, edota, erosotasunagatik nahiago baduzu, gure gutun-azal aurrefrankeatuak ere erabil ditzakezu, bulego guztietan baitaude salgai.

- Gutun-azalei helbideak ipintzea:

Datu base baten bitartez helarazten dizkiguzun helbideak inprimatzea da. Correosek hitz ematen du datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasunari buruzko ekainaren 11ko 994/1999 EDaren arabera tratatuko dituela.

- Logotipoak inprimatzea:

Zure enpresako logotipoa euskarri informatikoan ekartzen baldin badiguzu, zure bidalketak pertsonalizatuko dizkizugu.

Creamailingek ematen dituen zerbitzuen osagarri gisa, lana egiten duen bulegoak frankeatu egiten du eta bidalketak erosotasun eta erraztasun handienarekin egiten ditu.

Prezioa

Tarifak kontsultatu

Giro inmediato
Paquetería