Logo
 
 Atención al cliente | Asesor de productos | Productos A-Z 
Particulares Empresas Oficina Virtual  Códigos postales | Oficinas | Localizador de envíos | Calculador de tarifas   
Enviar documentos
Enviar paquetería
Enviar dinero
A.P.E.
BanCorreos
Otros productos
Filatelia
Sellos
Álbumes y Publicaciones
Pruebas Filatélicas
Rodillos
Matasellos
Otros Signos de Franqueo
Tu Sello
Filatelia Online
Atención al Cliente de Filatelia
Asociaciones Filatélicas
Puntos de Venta de Filatelia
Museo
Atención al Cliente
Información Corporativa
  Sala de Prensa
 
 

Marzo 2006

 
 


Castellano Catalá Euskera Galego Français English Deutsch



EFEMÉRIDES.- Voto y Ciudadanía. 75 aniv. del voto de las mujeres en España
Fecha de Emisión 08/03/2006
Estampación Huecograbado
Papel Estucado engomado fosforescente
Dentado 13 3/4
Tamaño del sello 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
Valor facial de los sellos 0,29 €
Efectos en pliego 50
Tirada 2.000.000




Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna data ezin aproposagoa dugu Espainian emakumeek lehen aldiz bozkatu izanaren 75. urteurrena dagokion bezala omentzeko. Orduko lorpen hura ez zen batere erraza izan eta errebindikazio-prozesu luzea behar izan zuen, baina hautestontziak erabiltzeko garaian gizonak eta emakumeak berdintasun-mailan ezartzea ekarri zuen.

1931ko abenduaren 9an onartu zen Espainiako parlamentuan II. Errepublikaren gobernu berriak idatzitako Konstituzioa. Honela zioen 36. artikuluak (proiektuaren 34.ak): “Hogeita hiru urte baino gehiago duten sexu bateko zein besteko hiritarrek bozkatzeko eskubide berberak izango dituzte”. Orduan ezarri zen sufragio unibertsala herrialde honetan, aurrez bi aldiz eskatu izan bazen ere, XIX. mendearen azken herenean.

1931ko Konstituzioa onartu aurretik, proiektua idatzi zen, eta proiektu horren 34. artikuluak emakumeen sufragioa biltzen zuen; bada, horrek ere Gobernuaren barruan elkarren aurkako iritziak sortu zituen: testuaren aldekoak batzuk eta testuaren aurkakoak besteak, azkenok desegokitzat jotzeaz gain, emakumearen bozari mugak jartzea edo erabakia atzeratzea proposatzen zuten. Alde banatan kokatu ziren garai hartan diputatu ziren bi emakumezko bakarrak: Clara Campoamor, alderdi erradikalekoa eta testuaren defendatzailea, eta Victoria Kent, erredikal-sozialistakoa eta bigarren aukeraren aldekoa. Bilkuren Egunkarian jasota daude bion mintzaldi bikainak. Konstituzio Proiektuaren 34. artikulu aipatua 1931ko urriaren 1ean bozkatu eta onartu zelarik, aldeko 161 boto eta aurkako 121 boto jaso zituen.

Espainian emakumeek bozkatzeko eskubidea izan zezaten, 1877an eta 1907-1908an egin ziren lehen eskaerak. Lehen aldian, guraso-agintea zeukaten emakumeentzat mugatuta eskatu zen, eta bigarrenean, juridikoki libre ziren emakumeek udal hauteskundeetan bozkatu ahal izan zezaten; bi kasuetan, errefusatu egin zen. Primo de Riverak, 1924an (apirilaren 12ko Errege Dekretua), hogeita hiru urte baino gehiago edukita juridikoki libreak ziren emakumeei eman zien bozkatzeko eskubidea, baina ezkonduei ukaturik, senar-emazteen arteko liskarrik gerta ez zedin. Pebliszitu horretan bakarrik parte hartu ahal izan zuten.

Zigiluan ageri den irudia, Alcalá de Henaresen dagoen eta Estatuko Administrazioaren Agiritegi Orokorrak erosi zuen Alfonso Fondoko argazki-artxibokoa da.



Castellano Catalá Euskera Galego Français English Deutsch
 
   
 
Tu Sello

El libro de los Lunnis
Nuestros amigos los Lunnis presentan su nuevo libro...
 
 
ADO
 
Patrocinador
del Equipo
Olímpico
Español
 
Castellano  Català  Euskara  Galego  Valencià | English
 Responsabilidad Social | Prensa - RSS RSS | Perfil de Contratante
Accesibilidad  Aviso Legal   Política de Privacidad
Alerta de Seguridad  Mapa Web
© Copyright 2005 Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A.
 
TARJETA ROJA