ARQUITECTURA
| Fecha de Emisión |
26/04/2007 |
| Estampación |
Huecograbado (valores faciales:0,30; 0,42; 0,78 y 2,49 €)
Calcografía (valores faciales: 0,39 y 0,58 €)
|
| Papel |
Huecograbado: Estucado, engomado, fosforescente
Calcografía: Estucado, engomado, mate, fosforescente
|
| Dentado |
13 3/4 |
| Tamaño del sello |
28,8 x 40,9 mm. (verticales) para valores 0,30; 0,39; 0,42 y 0,78 €
40,9 x 28,8 mm. (horizontales) para valores 0,58 y 2,49 €
|
| Valor facial de los sellos |
0,30; 0,39; 0,42; 0,58; 0,78 y 2,49 € |
| Efectos en pliego |
50 |
| Tirada |
1.000.000 de cada motivo |
Beste sei seiluk handitu egin dute Arkitektura seriearen baitan igorri ziren seilu kopurua. Almadenejoseko (Ciudad Real) Valleacerón kapera gisako eraikin berezienei zuzendutako balioak, Comillaseko (Kantabria) El Capricho izeneko etxea, Santa Caterina (Bartzelona) merkatua, Areatza-Portugaleteko (Bizkaia) zubi esekia, Barajas aireportuko (Madril) 4 Terminala (Madril) eta Casa Lis (Salamanca) izeneko jauregia.
Valleacerón-eko kapera, Sol Madridejos eta Juan Carlos Sancho Osinaga arkitektoen lana, 2000. urtean egina, azken hamarkadako proiektu berritzaileenetariko bat da eta modu fokalean tentsionatutako tolestura-kaxa gisa dago planteatuta. Mendixka batean kokatuta, 80 metro koadroko gainazala du, ondo bateratuta daude, gainera: materia, espazioa, ingurua, argia eta paisaia.
Capricho Antoni Gaudík gaztetan udako etxe gisa egindako lana da eta 1883-1985 artean eraikia izan zen Cristóbal Cascante Colom arkitektoaren zuzendaritzapean. Estilo eklektikoa du, iradokizun modernistekin; bertan, motibo neogotikoak dituzten forma neomudejarrak konbinatu eta egokitzen dira. Fatxada adreiluzkoa da, zeramikazko tirekin apainduta. Horretatik, jatorrizko dorrea eusten duten sarrerako zutabeak nabarmendu behar dira.
1848an inauguratutako Santa Caterina merkatua birmoldatu egin zuten Enric Miralles eta Benedetta Tagliabue arkitektoek. Kolorez osatutako mosaiko handia osatzen duten kolore anitzeko zeramikazko piezekin egindako izurtutako teilatupea da bereizgarri nagusia; Bartzelonako beste fatxada modernista batzuen formak iradokitzen ditu.
Bizkaia zubia 1893an inauguratutako lan bikaina da. Alberto de Palacio, Eiffelen jarraitzailea, izan zen lanaren egilea. Itsasontzien pasabidearen gainetik esekitako transbordadorea duen munduko lehen zubia da. Burdinaren Arkitekturaren adierazle gisa osatu zen eta martxan jarraitzen du oraindik.
Barajas aireportuko 4 Terminala, Antonio Lamela eta Richard Rogers arkitektoen proiektua, 2006an inauguratu zen. Eraikin nagusia eta satelitea ditu. Altzairuzko eta kristalezko egitura du eta teilatupea banbuzkoa da. Barnealdea, oso argitsua eta zabala, praktikoa, funtzionala eta malgua da.
Casa Lis, 1905ean Joaquín Vargas arkitektoak jauregi pribatu gisa egindakoa, Art Nouveau eta Art Déco Museoa da egun. Joera modernistak dituen eraikinak Ramos Andrade antigoaleko gauzen saltzailearen bildumak ditu.