Logo
 
 Bezeroen arreta | Produktu aholkularia | Productos A-Z 
Partikularrak Enpresak Bulego Birtuala  Posta-kodeak | Bulegoak | Bilatzailea | Tarifen kalkulagailua   
Dokumentuak bidali
Paketeak bidali
Zuzeneko Marketina
Liburuak eta Egunkariak
Dirua
A.P.E.
Nazioartekoa
Bestelako produktuak
Filatelia
Seiluak
Bildumak eta Argitalpenak
Proba filatelikoak
Arrabolak
Zigilu-markak
Beste frankeo zeinu batzuk
Tu Sello
On line filatelia
Filateliako bezeroaren arreta
Filatelia-elkarteak
Filateliako salmenta-puntuak
Bezeroen arreta
Informazio Korporatiboa
  Prentsa-aretoa
 
 
Enpresak > Filatelia > Seiluak > 2008ko seiluen jaulkipenak > Deskribapena

Ekaina 2008

 
 


Castellano Catalá Euskera Galego Français English Deutsch



JOKO ETA KIROL TRADIZIONALAK
Jaulkipen-eguna 5/06/2008
Estanpazioa Sakongrabatua
Papera Iztukatua, gomaztatua, fosforeszentea
Koskaduna 13 3/4
Seiluen tamaina 40,9 x 28,8 mm (horizontala)
Bloke-orriaren tamaina 144 x 86 mm (horizontala)
Seiluen aurrealdeko balioa 0,43 €
Ale-kopurua 500.000 orri bloke

Ia nazio osoan jokatzen den boloen jokoa jaurtiketa zehatzen kirol edo joko tradizionalen artean sailka dezakegu. Antzinako Egipton jokatzen zena, boloen jokoa oso ospetsua izan zen Erdi Aroan eta Berpizkundean, Europa osoan zehar. Baina, XX. mendean ez zen asko jokatzen, ordea. Hala ere, Kantabriar Erlaitzean, Gaztela eta Leonen, tradizio luzeko ohitura izan da beti ere. Jokoaren modalitateen artean, filateliak hiru ezagunenak bildu ditu hiru zigiluz eta balio postalik ez duten hiru binetaz osaturiko orri bloke honetan.


Palma Boloa, Kantabrian eta Asturiasen sortu zena, XVIII. mendean bi Gazteletan zehar hedatu zen. Jolasteko lurra hiru zatitan banatuta dagoen 30-34m luze den bolatoki bat da. Hauek dira hiru zatiak: kutxa, boloak jartzen diren lekua; jaurtiketa eremua eta birla eremua. Bolak biribilak dira, palma jaurtiketakoak, poloetatik zapalagoak izan daitezkeenak eta 1,8 eta 2,2 kg bitartean pisa dezaketenak. Boloek buru esferikoa eta konoenborkara forma dute. Modalitate honetan bederatzi bolo erabiltzen dira eta emboque deritzon txikiago bat. Jokoak bi fase ditu: botatzea eta birlatzea. Lehenengoan, bolak kutxara iristeko jaurtikitzen dira, edo handik hurbilenen gelditzeko gutxienez, boloak bota edo emboque egiteko. Birlatzeko fasean, bola bera jaurtitzen da boloak botatzeko eta kutxara iristeko bola gelditu zen lekutik.

Leoneko Boloa da Gaztela eta Leonen garrantzitsuena. Bolatokia 25-30m luze da eta bi zatitan dago bananduta: kastroa, boploak jartzen diren lekua, eta jolas-eremua. Boloek konoenborkara itxura dute eta bederatzi handi eta miche deritzon txiki bat daude. Jolasteko modu horrek ertz biribilduak dituen bola erdiesferikoa erabiltzen du, berezitasun aipagarri bezala, egur gogorrez dagoelarik egina eta 0,80-1 kg pisatzen duelarik. Jolasteko modua, aurrekoaren oso antzekoa da, jaurtiki eta birlatu faseek osatzen dutelarik.

Asturiar Boloa edo kuatreadakoa, izen bereko zona geografikoan jokatzen da. Kirol horretan, bolatokia 25m luze da eta hiru zatitan dago banandua: jaurtitzeko zona, tartekoa eta kastroa, boloak jartzeko erabiltzen den aurreko zirkunferentzia trunkatua. Boloek forma konikoa dute, buru esferikoarekin, eta bederatzi handi eta biche deritzon txikia behar dira jolasteko. Bolak esferikoak dira, behatza sartzeko zulo bat dutenak eta 0,60-0,80kg pisatzen dituztenak. Aurrekoek ez bezala, fase bakar bat du jokoak.





Castellano Catalá Euskera Galego Français English Deutsch
 
   
 
           
   
 
      Tu Sello  
     
   
     

Los Lunnis-en liburua
Los Lunnis gure lagunek liburu berria aurkezten digute...
 
 
ADO
 
Patrocinador
del Equipo
Olímpico
Español
 
Castellano  Català  Euskara  Galego  Valencià | English
 Ardura sozio-korporatiboa | Prentsa - RSS RSS  | Kontratatzailearen profila
Erabilerraztasuna  Lege-oharra   Pribatutasun politika
Segurtasun-alerta  Web Mapa
© Copyright 2005 Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A.
 
TARJETA ROJA