Logo
 
 Bezeroen arreta | Produktu aholkularia | Productos A-Z 
Partikularrak Enpresak Bulego Birtuala  Posta-kodeak | Bulegoak | Bilatzailea | Tarifen kalkulagailua   
Dokumentuak bidali
Paketeak bidali
Zuzeneko Marketina
Liburuak eta Egunkariak
Dirua
A.P.E.
Nazioartekoa
Bestelako produktuak
Filatelia
Seiluak
Bildumak eta Argitalpenak
Proba filatelikoak
Arrabolak
Zigilu-markak
Beste frankeo zeinu batzuk
Tu Sello
On line filatelia
Filateliako bezeroaren arreta
Filatelia-elkarteak
Filateliako salmenta-puntuak
Bezeroen arreta
Informazio Korporatiboa
  Prentsa-aretoa
 
 
Enpresak > Filatelia > Seiluak > 2008ko seiluen jaulkipenak > Deskribapena

Uztaila 2008

 
 


Castellano Catalá Euskera Galego Français English Deutsch



JOKO ETA KIROL TRADIZIONALAK
BORROKA
Jaulkipen-eguna 16/07/2008
Estanpazioa Sakongrabatua
Papera Iztukatua, gomaztatua, fosforeszentea
Koskaduna 13 3/4
Seiluen tamaina 28,8 x 40,9 mm (bertikalak)
Bloke-orriaren tamaina 144 x 115 mm (horizontala)
Seiluen aurrealdeko balioa 0,43 €
Ale-kopurua 500.000 orri bloke

Borroka, joko eta kirol tradizional gisa, ezagutzen dugun jarduerarik zaharrenetariko bat da. Antzinako Greziako Joko Olinpikoetan egin ohi zuten eta erromatarren garaian, gladiadoreen entrenamendu metodo gisa balio izan zuen. Emisio horren helburua Lucha Leonesa (Leongoa), Canaria eta Palo Canario (Kanariar Uharteetakoak) gogoratzea da.

Leongo borroka edo Aluche izena duena mendia eta erribera biltzen dituen probintziako ipar-ekialdean egin ohi da. Haren jatorria nekazarien eta abeltzainen artean gertatu ohi ziren adiskidantzako borroketan topa dezakegu. Bi borrokalariek aurkaria lurrera botatzea lortzeko hamaika amarru erabili ohi dute. Jokoa belar luzeko korroan egin ohi dute. 8 eta 12 metro inguruko diametroa izan ohi du multzoak eta borrokalariek galtza motzak eta larruzko gerrikoa jantzi ohi dituzte eta hanka hutsik egon ohi dira. Lehiatu ahal izateko, derrigor heldu behar diote aurkariaren gerrikoari. Puntuazioa erabateko erorketaren (aurkariak bizkarrarekin lurra ukitzen duenean) edo erorketa erdiaren araberakoa (bularrarekin edo gorputzaren alde batekin ukitzen duenean) izan ohi da. Borroka banaka edo taldeka egin daiteke eta azken kasu horretan, pisu arineko, pisu ertaineko eta pisu astuneko kategoriak egon ohi dira.

Kanariar Uharteetako borroka hondarrezko zirkulu batean egin ohi da. Bertan, 10 eta 12 metro arteko diametroa duten bi zirkulu zentrokide trazatu ohi dira. Borrokaldiaren izena agarrada izan ohi da eta haren helburua aurkariari oreka galaraztea eta oinazpia ez den gorputzeko beste edozein atalekin lurra ukiaraztea da. Borrokalariak oso oihal erresistenteko borrokarako galtza zabalak jantzi ohi ditu puntuzko beste galtza estu batzuen gainean, aurkariak galtza zabal horietatik hel diezaion. Amarru izeneko hainbat teknika erabili ohi dute: eskuak, hankak, aldakak edo mistoak. Taldeka jokatu ohi den kirola da: 12 eta 16 borrokalari artean.

Kanariar Uharteetako palo (makila) izeneko borroka arte martziala da. Helburua gorputzeko edozein ataletan kolpeak jotzea da aurkariarekin kontaktua egin gabe eta aldi berean, jaso ditzakeen kolpeetatik babestuz. Makilak luzeak (3 metro artekoak), ertainak edo Kanariar Uharteetako makila izan ohi dira. Azken hori da ezagunena eta 60 zentimetro inguruko makila laburra edo macana erabili ohi dute. Palo ertainean edo kanariarrean, aurkariak “cuadras” izenekoetan jarri ohi dira; beste nolabait esanda, albo batera kokatu ohi dira ahalik eta iturik onena eskaintzeko. Aurkariak egitean, cuadra izeneko hori aldatu behar dute. Makila modu zirkularrean mugitu ohi da etengabeko eskuturren mugimenduarekin eta bi eskuekin helduta. Teknika belaunaldiz belaunaldi igaro ohi da eta Tenerifen eta Kanaria Handian errotze maila altua du.

Seiluen emisio hau hiru seiluko eta hiru binetako bloke orriak osatzen du eta borrokako une ezberdinak ikus daitezke.



Castellano Catalá Euskera Galego Français English Deutsch
 
   
 
           
   
 
      Tu Sello  
     
   
     

Los Lunnis-en liburua
Los Lunnis gure lagunek liburu berria aurkezten digute...
 
 
ADO
 
Patrocinador
del Equipo
Olímpico
Español
 
Castellano  Català  Euskara  Galego  Valencià | English
 Ardura sozio-korporatiboa | Prentsa - RSS RSS  | Kontratatzailearen profila
Erabilerraztasuna  Lege-oharra   Pribatutasun politika
Segurtasun-alerta  Web Mapa
© Copyright 2005 Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A.
 
TARJETA ROJA