OINARRIZKO SERIEA
| Jaulkipen-eguna |
22/01/2008 |
| Estanpazioa |
Sakongrabatua |
| Papera |
Iztukadura gomaztatzea fosforeszentea |
| Koskaduna |
12 3/4 horizontala eta 13 1/4 bertikala |
| Seiluen tamaina |
24,88 x 28,8 mm (bertikala) |
| Seiluen aurrealdeko balioa |
0,31; 0,60; 0,78 eta 2,60 € |
| Seiluen koloreak |
P-497, bioleta, P-185 eta P-350, hurrenez hurren, gehi Urrea |
| Efectos en pliego |
80 |
| Ale-kopurua |
Lau posta baloreentzako mugagabea |
Juan Carlos I. Erregearen irudia duten zortzi seilu berri Oinarrizko Seriearen parte izatera pasatzen dira, Serie Orokor edo Behin betiko izenaz ere ezagutzen denaren parte izatera, alegia.
Filatelia hiztegiak honela definitzen du Oinarrizko Seriea: “kopuru masiboetan zirkulatzeko seriea; aurpegi-balio sorta handia besarkatzen du, posta tarifak aurreikusitako frankeo aukera oro barne hartzeko”. Serie honetako irudietan Espainiako monarkaren erretratua agertzen da beti, eta, 1975. urtean Juan Carlos I. errege aldarrikatu zutenetik, euren artean argi eta garbi ezberdintzen diren oinarrizko bost serie igorri dira.
Oinarrizko lehen seriea, monarka gaztearen argazkia zuena, 1976ko uztailaren 15ean atera zen, eta 1984. urtera arte iraun zuen. Serie horretatik, 30 balio ezberdinetako zortzi igorpen egin ziren adierazitako urteetan.
Oinarrizko bigarren serieak 1985. eta 1992. urte bitartean egindako igorpenak barne hartzen ditu. 27 balioz osaturik dago, eta 10 data ezberdinetan atera ziren. Serie horretan, nabarmen murrizten da seiluen tamaina eta Erregearen irudi berri bat jartzen da.
Oinarrizko hirugarren seriea 1993. eta 2000. urte bitartean gauzatzen da. 13 alditan igorritako 20 balioz osaturik, urre koloreko banda batek seiluaren ezkerreko marjina ildaskatua da ezaugarririk aipagarriena. Erregearen argazki berria Jorge Martín Burguillok egin zuen.
Oinarrizko laugarren seriea, 2001etik 2006ra arte doana, sei emanalditan egindako 30 seiluk osatzen dute. 2001eko seiluek, pezetatik eurora pasa ginen urtekoek, bi monetatan aurkezten dute aurpegi-balioa, eta 2002tik aurrera, eurokoetan bakarrik. Erregearen beste irudi berri bat serie hori bereiztera dator, non aurpegi-balioa eta errege koroa seiluaren goiko aldean inprimaturik dauden, zilar kolorean.
Azkenik, bosgarren seriea 2007. urtean hasi zen igortzen, eta oraindik dirau gaur egun. Serie horretan, Juan Carlos I.aren irudi eguneratua erreproduzitzen da, aurre-aurreko plano laburrago batean. Errege koroa, ezkerreko goiko ertzean, eta aurpegi-balioa, beheko eskuinekoan, urre kolorez agertzen dira.