- Dokumentuak bidali
- Paketeak bidali
- Dirua
- A.P.E.
- BanCorreos
- Bestelako produktuak
- Filatelia
- Museoa
- Bezeroarentzako arreta
- Informazio Korporatiboa
Aurkezpena
Antolaketa
Enpresa-taldea
Correos zenbakitan
Urteko memoria
Historia
Legeria
Giza baliabideak
Ardura
  sozio-korporatiboa
Kontratatzailearen
  profila
 
- Prentsa-aretoa
 
Partikularrak > Informazio Korporatiboa > Ardura sozio-korporatiboa > CORREOSek irribarreak banatzen ditu

Correosek irribarreak banatzen ditu



Payasos sin Fronteras

Zoritxarreko haurtzaroa - haur gaixoei bereziki zuzendua; Immigranteen seme-alabak, ama kartzeletan dutenak eta gizarte bazterketa arriskutan daudenak dira "Correosek irribarreak banatzen ditu" programaren hartzaileak, irabazi nahirik gabeko Payasos sin Fronteras (www.clowns.org) elkartea eta izaera sozialeko beste erakundeekin batera (1), jadanik 11. edizioan dago.

“CORREOS IRRIBARREAK BANATZEN” programaren filosofia barrea eta umorea terapia osagarritzat hartzea da, ona delako, aisialdi-ekintzek medikuen ohiko tratamenduen onurak hobetzen dituztela egiaztatu baita eta osatze prozesuan mesedegarri izan daiteke. Gainera, partekatutako dibertsioa integrazioaren alde egiteko eta beharra duten haurrei eta helduei laguntza psikologiko eta emozionala emateko modu bikaina da.

Proiektu honek, beste ekimenen artean, zera bultzatzen du: haur jaialdiak umore ikuskizunekin, pailazo eta titiriteroen partaidetzaz, sarri askotan pertsonaia ospetsu gonbidatuen laguntzaz gainera, artista edo kirolariak.

Programa honen beste aspektua erakunde laguntzaileetako boluntario, hezitzaile eta etxeetako laguntza-kideentzako prestakuntza tailerrak osatzea da. Helburua gure ekimen ludiko-hezitzaileak gara ditzaten, haien gaitasuna bultzatzea da, umeekiko eguneroko harremanetan ondorio onuragarriez, baita egin litzatekeen jaialdi edo ekitaldietan ere.

Azkenik, Correosek probintzian dauden ikastetxe eta erietxeetako umeen artean gutun trukaketa baimentzen du, idazki barregarriak, ipuinak, asmakizunak, e.a, irakasle eta ikasleen partaidetzaz. Gutun trukaketa honetan Correosek bereziki diseinatutako gutun eta kartazal ereduak erabiltzen dira, frankeo ordainduaz, programaren motibo eta irudiaz, eta parte hartzen duten ikastetxe eta erietxeetan Posta enpresak dohainik banatzen ditu.

Programa zenbakitan (1999- 2008)

  1. 275 jaialdi ospatu dira, bertan parte hartu dute 25.000 umek.
  2. 1.100 kirolarik eta 300 pertsonaia ospetsu baino gehiagok parte hartu dute, modu altruista batez.
  3. 125 tailer ludiko-hezitzaile egin dira, bertan 2.000 boluntario baino gehiagok hartu dute parte.
  4. 11.100 ikastetxeetako 2.700.000 ikasle inguruk hartu dute parte erietxeetako umeen arteko gutun trukaketan.

11. edizioko jaialdia

Hamaikagarren edizio honetan 40 jai-ikuskizun antolatuko dira estatu osoko ospitaletan zein ospitaleak ez diren beste zentroetan -immigranteak hartzeko zentroak, hezkuntza bereziko zentroak eta kartzelak-, programaren onurak ahalik eta gehien hedatzeko.


Correos reparte sonrisas

(1) Minbiziaren kontrako Elkartea, Enriqueta Vilavecchia Fundazioa, Fibrosi Kistikoaren kontrako Espainiar Federazioa eta "Menudos Corazones" Fundazioa. Adimen-urritasuna dutenei eta ezinduak direnei laguntzen dien entitate espezializatuek ere parte hartzen dute, baita kartzelek eta immigranteen erakundeek ere.



Línea Verde
Campaña de Paquetería
Ganadores Concurso Epistolar Lugo 2011
UNICEF