- Dokumentuak bidali
- Paketeak bidali
- Dirua
- A.P.E.
- BanCorreos
- Bestelako produktuak
- Filatelia
- Museoa
- Bezeroarentzako arreta
- Informazio Korporatiboa
Aurkezpena
Antolaketa
Enpresa-taldea
Correos zenbakitan
Urteko memoria
Historia
Legeria
Giza baliabideak
Ardura
  sozio-korporatiboa
Kontratatzailearen
  profila
 
- Prentsa-aretoa
 
Partikularrak > Informazio Korporatiboa > Ardura sozio-korporatiboa > UNICEF kanpainak (sentsibilizazio kanpainak, loteria salmenta, Gabonetako zoriontzeak, katalogo bidezko gaiak, etab.)

UNICEF kanpainak (sentsibilizazio kanpainak, loteria salmenta, Gabonetako zoriontzeak, katalogo bidezko gaiak, etab.)


CORREOSek arrisku egoeretan dauden umeak laguntzen ditu UNICEF (http://www.unicef.es/) erakundearekin egindako kanpainekin. 2008an, Umearen Eskubideen Adostasunaren 20. Urteurrena (2009ko azaroak 20) ospatzeko urtea hastear zela eta, Correosek ‘CORREOS y UNICEF, unidos por la infancia’ "CORREOS eta UNICEF, umeen alde bilduta" izeneko kanpaina egin du eta hauxe izan da, nazioarteko Agentzia honen Batzorde Espainiarraren arabera, enpresa espainiar batek umeen eskubideen alde egin duen gizarte sentsibilizazio kanpainarik zabalena, hiritar guztiek parte eraginkorra har dezaten zuzendua.

Bi erakundeen arteko elkarlan estua honakoa izan zen: CORREOSek 12 milioi informazio liburuxka banatu zituen Espainiako etxeetara, ume guztien oinarrizko eskubideak gogora ekartzeko –biziraupena, heziketa, parte hartzea eta babesa-, eta, horrela, gizarte espainiarrak umeen eskubideak aintzat hartzeko eta horien defentsa sustatzeko, UNICEFekiko elkartasun akordio baten bidez. Gainera, aipatu liburuxketan dauden eta gure buzoi zein bulegotan jar daitezkeen erantzun kupoiekin, bazkide kopurua eta dohain zuzenak gehitzea espero dugu Nazio Batuetako Umeentzako Fondoan (UNICEF), mundu osoko umeak lagundu eta babesteko programak finantzatze aldera.

40.000 postari inguruk parte hartu zuten ekimen hau abian jartzean hartutako konpromisoa aintzakotzat hartu du UNICEFek "Gizarte Erantzukizunaren Saria"-rekin, UNICEFeko aliatu estrategiko gisa "izandako inplikazio bereziagatik, gizarte espainiarrean umeen eskubideak sustatzeagatik eta 12 milioi etxe baino gehiagora informazio liburuxka banatzeagatik inolako irabazi nahirik gabe". Aipatu sariarekin, Nazio Batuen erakunde horrek aintzat hartzen du “CORREOSek haurren eskubideak babesteko duen interesa, erantzukizun soziala garatzeko egin duen ereduzko ekarpena eta haur ahulenen aldeko sentsibilizazio handiagoa bultzatu izana”. 2004an, Estatu Sozietatea aintzatetsi zuten beste sari batez, ‘Ibilbide Ereduzkoa’, "UNICEFen proiektuei laguntzearren 30 urte baino gehiagoz".

UNICEF-Batzorde Espainiarrak CORREOSi eman dion saria nazioarteko erakunde honen proiektuetan laguntzean nabarmentzen diren pertsona eta instituzioei 2009ko Edizioan hamaika kategoriatan, nazionala eta nazioartekoak, banatu zaienetako bat da.

Hala nahi dutenek NBEk onartutako Umeen Eskubideei buruzko Adostasunaren agiri osoa kontsulta dezakete ondoko web orrialdeetan: www.correos.es eta www.unicef.es/derechos.


Campañas UNICEF (de sensibilización, venta de lotería, felicitaciones navideñas, artículos por catálogo, etc.)

Zerbitzu anitzeko 2.200 posta bulegoak dira UNICEFeko Gabonetako zorion txartelak saltzeko bide nagusiak –leihatilan edo enpresa eta profesionalentzako katalogo baten bidez; katalogoaren 35.000 ale baino gehiago banatu dira, non artikulu ugari aurki daitezkeen (agendak, egutegiak, opariak, e.a.)-, baita Loteria Nazionaleko Gabonetako zozketarako txartelak saltzeko ere. Produktu horiekin biltzen den dirua zoritxarreko umeak lagundu eta babesteko proiektuetara bideratuko da.




Línea Verde
Campaña de Paquetería
Ganadores Concurso Epistolar Lugo 2011
UNICEF