- Dokumentuak bidali
- Paketeak bidali
- Dirua
- A.P.E.
- BanCorreos
- Bestelako produktuak
- Filatelia
- Museoa
- Bezeroarentzako arreta
- Informazio Korporatiboa
Aurkezpena
Antolaketa
Enpresa-taldea
Correos zenbakitan
Urteko memoria
Historia
Legeria
Giza baliabideak
Ardura
  sozio-korporatiboa
Kontratatzailearen
  profila
 
- Prentsa-aretoa
 
Partikularrak > Informazio Korporatiboa > Ardura sozio-korporatiboa > Jostailu bat, Ilusio bat

Jostailu bat, Ilusio bat


“Umeak atseden hartzeko eta dibertitzeko, jolasteko eta adinari dagozkion jolas-ekintzak egiteko eskubidea du", Nazio Batuen Umeen Eskubideei buruzko Adostasuneko 31. art.

2008an, zazpigarren urtez jarraian, CORREOSek ‘Jostailu bat, ilusio bat’ elkartasun kanpainaren IX. edizioan lagundu du. Aurten, gainera, gure enpresa aukeratu dute kanpainaren aurkezpen ekitaldirako eta Infanta Elena izan da bertako buru.

Espainiako Irrati Nazionalak eta "Crecer Jugando" Fundazioak antolatu duten kanpaina hau umeek jolasteko duten eskubidean oinarritzen da eta txikienek jostailuak izan ditzaten errazten du. Jostailuak tresna ludikotzat jotzen dira, dibertitu egiten dute, hezi egiten dute eta sormena sustatzen dute, eta, era berean, gizarteratzeko, ikasteko eta umeen arteko lotura afektiboak ezartzeko balio dute.

Elkartasun idazlumen bidez bildutako dirua, orain arte, Afrika, Latinoamerika, Ekialde Hurbila eta Asiako 22 herrialdetan jostailuak fabrikatzeko erabiltzen da. Herrialde horietan, baliabide gutxien dituzten umeak artatzen dituzte lankide boluntarioek, eta gobernuz kanpoko erakundeek umeen artean banatzen dituzte jostailuak, ludoteketan, elkarren arteko jolasa sustatzeko prest dauden guneetan, elkarrekin jolas dezaten. Gure bulegoetan elkartasun idazluma hauen 200.000 ale jarri ziren salgai.

http://www.unjugueteunailusion.com/



Línea Verde
Campaña de Paquetería
Ganadores Concurso Epistolar Lugo 2011
UNICEF