CORREOS eta Western Unionek antolatutako argazki lehiaketa bi konpainiek etorkinak gure herrialdean integratzeko hartu duten konpromisoaren erakusgarri da. Orain arteko lau lehiaketek jendearen interesa piztu dute eta parte-hartze altua izan da.
‘Immigrazioa eta Emakumea. Egin apustu berdintasunaren alde’ lemapean, Argazki Lehiaketako IV. Edizioaren helburua emakume immigrantearen papera gizarte espainiarrean islatzea izan da, eta garai hauetan hartzen dituen rol konplexuak azaleratzea. Emakume horiek ikasi egiten dute, lana ere egiten dute, aisialdiaz gozatzen dute eta, era berean, hobeak izaten eta gizarte hobeago batean bizitzen saiatzen dira.
IV. Edizio honetan, 783 egileren 1.700 argazki baino gehiago aurkeztu dira, lehen eta bigarren sariak eman dira, eta baita eskualdeko sari berezi bat ere. Era berean, 30 irudiri accesitak eman zaizkie.
55 irudirik onenen aukeraketa batekin –saritu guztiak eta 22 finalista-, erakusketa ibiltaria antolatu da 2009an, eta ikusgai egon da Madrilen (CORREOSeko Prestakuntza Zentroan) eta Valentzia eta Bartzelonako bulego nagusietan. Era berean, argitalpen berezi batean bildu dira.
Primer premio ‘Diversidad en el metro’ de Facundo Pechervsky
Segundo premio ‘Música en el Parque Güell’ de Pedro Campos Morales
Premio Regional Especial ‘Mansora’ de Carlos Vásquez Lazo