- Dokumentuak bidali
- Paketeak bidali
- Dirua
- A.P.E.
- BanCorreos
- Bestelako produktuak
- Filatelia
- Museoa
- Bezeroarentzako arreta
- Informazio Korporatiboa
Aurkezpena
Antolaketa
Enpresa-taldea
Correos zenbakitan
Urteko memoria
Historia
Legeria
Giza baliabideak
Ardura
  sozio-korporatiboa
Kontratatzailearen
  profila
 
- Prentsa-aretoa
 
Partikularrak > Informazio Korporatiboa > Ardura sozio-korporatiboa > Genero Indarkeriaren aurkako lankidetza hitzarmena Berdintasun Ministerioarekin

Genero Indarkeriaren aurkako lankidetza hitzarmena Berdintasun Ministerioarekin


Gizartearen sentsibilizazioa genero indarkeriaren arazoaren aurrean gero eta handiagoa da eta guztion inplikazioa funtsezkoa da jatorri horren ekintzak ekidin eta aurreikusteko. Gaitz horren aurka borrokatzeko asmoz, CORREOSek eta Lan eta Gizarte Arazoetarako Ministerioak (egun, Berdintasun Ministerioa, http://www.migualdad.es/) elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten 2008ko martxoan. Hitzarmen horren bidez, sentsibilizazio egitasmoak sustatu eta indarkeriaren biktimak diren emakumeak gizartean eta lanean integratzea erraztuko duela agintzen du posta enpresak.

Mezu hori hiritarrei helarazteko eta gizartearen arreta osotasunean erakartzeko, CORREOSek ‘Genero indarkeriaren aurka’ dion zigilua argitaratu du (ikus Filatelia atala), filatelia espainiarraren ‘Balio Hiritarrak’ bilduma barruan (45 milioi aleko tirada batean –espainiar bakoitzeko bat-). Bertan, ondokoa dator idatzita: ‘Tratu txarren berri izanez gero, ez onartu, deitu 016 zenbakira’ -informatzeko eta laguntzeko adituen doako zerbitzua da, eguneko 24 ordutan eta urteko 365 egunetan aholkuak emateko-. Zenbaki horretara dei dezakete biktimek, senideek, auzokoek edo hala nahi duten hiritarrek, eta deiak isilpean geratuko dira. Genero indarkeriaren aurka laguntzeaz gain, enpleguari, gizarte zerbitzuei, prestazio ekonomikoei eta abegi etxeei buruzko informazioa eta aholkularitza juridikoa ematen dute. Harrera zerbitzua gaztelaniaz, katalanez, galizieraz eta euskaraz eskaintzen da, baita ingelesez eta frantsesez ere.


Sello Violencia de Género

Era berean, beste sentsibilizazio ekintza batzuk burutu dira, gizarteko arazo horren aurka egiteko:

  1. 700.000 iman baino gehiago banatu dira bulego sarean, zigiluaren irudiarekin, eta genero indarkeria jasaten duten emakumeak gogora ekartzeko balio izan dute.
  2. 17 zigilu-markatzeko berezi –Tratamendu Automatizatuko Gune bakoitzeko bat-, 016 zenbakiarekin batera honako lema hau dakartenak: ‘Tratu txarren lehenengo zantzuan, deitu’. Hori horrela, 100 milioi gutun inguru ibili dira mezu horrekin gure herrialdean eta mundu osoan zehar.

    Rodillos Propaganda
  • Aurrez frankeatutako 45.000 txartel ere argitaratu ziren zigilu horren irudiarekin eta mezu honekin: ‘Ez utzi, deitu 016 telefono-zenbakira’.

    Postal Violencia de Género
  • 2008ko martxoaren 11n, tirada handieneko egunkariek –ABC, El Mundo, El País, El Periódico, La Razón eta Público- eta dohaineko guztiek –20 Minutos, ADN, Metro eta Qué!- zigiluaren irudia eta hurrengo mezua zekarren orrialde bat gehitu zuten: ‘Guztion artean emakumeekiko tratu txarren aurkako borroka irabaz dezakegu. Horregatik igorri da zigilu bat genero indarkeriaren aurka. Geldiaraz dezagun indarkeria. Lor dezakegu, guztion artean konpon dezakegu.’

    Lucha contra los malos tratos


  • Línea Verde
    Campaña de Paquetería
    Ganadores Concurso Epistolar Lugo 2011
    UNICEF