CORREOSen giza taldea, 65.000 pertsonek osatua, enpresaren aktibo baliotsuena da. Horregatik, enpresako giza baliabide politikak enplegu egonkorra eta kalitatezkoa eta sustapen profesionalaren alde egitera bideratzen dira. 2008an, 1.050 lanpostu eskaini dira lau posta kidegotan (goi kidegoa, kudeaketa, betearazlea eta laguntzailea) eta, noizean behin, lekualdaketa lehiaketak egiten dira, besteak beste. Helburu horrekin landu da baita ere prestakuntza jarraitua; lan baldintzen hobekuntza eta neurri eta onura sozialen garapena.
Aukeraketa prozesua hobetu eta azkartzeko, langileen esku jarri da tresna informatiko berri bat, ‘eSelección’ izenekoa, web-etik eta intranet-etik eskura daitekeena. Tresna horrek lanpostu eskaintza ikustea eta horien eskaerak egitea errazten du, datu guztiak isilpean erabiliko direla bermatuz. Aplikazio berri horrek erosotasun handiagoa eskaintzen die langileei, izan ere, beren curriculum vitaea behin osatu eta baliagarria izango da izena ematen duten eskaintza guztietarako.