Beste behin ere, Zuzeneko Marketin Foroa babesten du
CORREOSEK PARTE HARTUKO DU IMAN 2007 FOROAN
- “Tu Sello” aurkeztuko du bere standean eta kanpainako logistika onenaren saria emango du.
Madril, 2007ko apirilaren 23a.- Seigarren urtez segidan, CORREOS tartean izango da zuzeneko marketinaren prestigio handieneko ekitaldietako batean, IMAN 07 XXVII. Marketineko Urteroko Foroan, zeina apirilaren 24tik 27ra garatuko baita Madrilgo Udaleko Biltzar Jauregian (Campo de las Naciones), Merkataritza Elektroniko eta Zuzeneko Marketineko Federazioak (FECEMD) antolatuta.
Aurreko urteetan bezala, IMAN 07ren barruan sartuko dira Hitzaldi Programa, Marketin Azoka, eta Iman sarien emate ekitaldia. Sari horien bidez aitortzen da Espainiako publizitate agentzien gero eta sormen handiagoa.
IMAN 07 munduko marketin azoka garrantzitsuenetakoa bihurtu da; sektoreko erreferentzia izateaz gainera, profesionalen ezinbesteko topaleku ere bada. Hogei urtetik gorako ibilbidearen ondoren, 2007ko foro honetan, parte hartze kopuru historikoa harrapatu du, 548 kanpainak eman baitute izena. Hiru adar bereizi dira aurten: Zuzeneko Marketina, Marketin Digitala eta Marketin Integratua. IMANen helburua sektoreari mugak jartzea da; izan ere, gero eta gehiago erabiltzen dira online bitartekoak marketin estrategietan, baina ez da ahaztuta utzi nahi, era berean, harremanen eta zuzeneko marketin tekniken garrantzia publizitate eta komunikazio ekintzetan.
BABESA ETA PARTE HARTZEA
CORREOSek IMAN 07en parte-hartzaile eta babesle lanak egingo ditu. Bertan, bere bezeroei, herritarrei eta gizarteari bere marketin alorreko produktu eta zerbitzu eskaintza erakutsiko die, bai eta IKTen alde egindako apustua ere. Izan ere, informazioaren teknologiak bere prozesuetan, produktuetan eta zerbitzuetan txertatu ditu Correosek.
CORREOSek, oraingoan, 6 metro koadroko lau stand izango ditu, baikoitza FEMD azokako toki nabarmen batean. Era berean, AGENDIk egiten duen zuzeneko marketin liburu ofiziala sortzeko lanean ari da parte hartzen, eta, aurreko urteetan bezalaxe, logistikarik onenari emandako IMAN 07 saria banatuko du. Bestalde, “Tu Sello” produktua sektore honetako 5.000 profesionalei eta azokako bisitariei gerturatuko die. Aurten, sarrera dohainik denez, aurreko edizioan baino 3.500 ikusle gehiago izatea espero dute.
“Tu Sello” filatelia eta teknologia batzen dituen produktua da, urte hasieran kaleratu zuten eta posta operatzaile publikoaren produktu eskaintzako izar bihurtu da. Zigilu pertsonalizatu bezala ezagutzen dena on line zerbitzuak kudeatutako frankeo zeinuak dira, eskatzaileek eskatzen dituzten irudiekin.