Inportazioa

Nazioarteko bidalketa baten zain bazaude, gogoratu salgai guztiek, baita Internet bidez erositakoek ere, murrizketak izan ditzaketela, bai eta aduana-zenbatekoak eta Correos-ek kudeatzekoak ere, edukiaren, balioaren eta aduanak bidalketei aplikatzen dizkien beste irizpide batzuen arabera:

  • Inportazioko aduana-gastuak, indarreko legeriaren arabera:
    • Aduana-zergen eskubideen ordainketa (Europar Batasuneko zerga), bidalketaren edukiaren arabera.
    • Zerga nazionalen ordainketa (BEZ) edo tokian tokikoak (IGIC, AIEM, IPSI) ordaintzea, kasu bakoitzean dagokiona.
    • Zerga berezien ordainketa: tabakoa, alkohola eta abar.
 
  • Correos-en gastuak bidalketen kudeaketa eta tratamenduagatik:
    • Inportazioko Administrazio Dokumentu Bakarraren (DUA) izapidea Aduanan aurkeztearen tarifa.(DUA 150 eurotik gorako bidalketa arruntak)
    • Aduana-izapidearen tarifa (IOSS bidezkoak ez diren 150 euroko edo gehiagoko bidalketak)
    • Segurtasuneko muga-kontroletatik eratorritako gastuak, bidalketaren izaeraren arabera (osasuna, farmazia, albaitaritza, eta abar).
    • Bidalketaren aduana-kudeaketarako beharrezko kudeaketatik eratorritako bestelako edozein gastu.

Funtsezkoa da faktura komertziala, Internet bidez erositako objektuetarako edo salgaiak bidaltzeko ordainagiria edo eska daitekeen beste edozein dokumentu aurkeztea.

Hartzailearen ardura da bere bidalketaren inportazio-baldintzak ezagutzea (debekuak, murrizketak, mugak, etab.) eta bidalketa iristean eska daitezkeen agiriei buruz informatzea, besteak beste: merkataritza-faktura, jatorri-egiaztagiria, baimenak eta mugako kontroletarako baimen bereziak.

Erresuma Batua (Ipar Irlandako lurraldea izan ezik) jatorri duten posta-bidalketak  Espainiara inportatzea.

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, Correos-ek Erresuma Batutik (Ipar Irlandako lurraldea izan ezik) datozen salgaiak dituzten bidalketak Espainiako hartzaileei eman ahal izateko, beharrezkoa izango da Espainiako  aduana bulegoan aurkeztea.

Hartzaileak ordaindu beharko ditu aduanako tramitazioari dagozkion gastuak, baita indarrean dagoen aduana-araudiaren arabera sortzen diren zergak (BEZa edo IGICa Kanarietan) eta zerga bereziak ere. Halere, bidalketan jasotako salgaia Erresuma Batutik (Ipar Irlandako lurraldea izan ezik) datorrela agiri bidez  frogatzen bada, muga-zergen ordainketatik salbuetsita gera daiteke.

Tarifak

Inportazioa Penintsulan eta Balearretan

Penintsula eta Balearretan Europar Batasunetik, Kanarietatik, Ceuta eta Melillatik kanpoko merkantzia sartzea inportazio-izapidetzeari lotuta dago Aduanan.

INFO GEHIAGO

Inportazioa Kanarietan

Kanarietan sartzen den edozein salgai inportazioko aduana-tramiteak jarraitu behar ditu.

INFO GEHIAGO

Inportazioa Ceutan

Ceutara inportatutako edozein salgai inportazioko aduana-tramiteak jarraitu ahal ditu.

INFO GEHIAGO

Inportazioa Melillan

Correos-ek ez du aduana-ordezkaritzarik egiten lurralde horretan.

INFO GEHIAGO