Portal de Correos - Zigilu-jaulkipenak

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Sello con RA: TICS

  • Jaulkipen-data: 14/03/2014
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo
  • Ezaugarri berezia: Sello con Realidad Aumentada
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 28.8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0.37 €
  • Tirada: Ilimitada
  • Temática: Tics

TICS

                                        
IKT
Emotikonoak
 
         Egun, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek (IKT) herrialde, enpresa eta norbanakoen arteko harremanak aldatu dituzte. Telekomunikazioen arloan asko aurreratu da XIX. mendetik hona, beren teknika ezberdinak zabalduz, eta gero eta hedapen-gune gehiago barne hartuz. Teknologia horien eta azken hamarkadetan gertatzen ari den iraultzaren arteko teilakatzeari esker, komunikazioak ez ezik, informazioak ere berehalakotasunaren abiadura hartu du, tamaina izugarrian eta munduko edozein lekutaraino, bi noranzkoko komunikazioa izateko aukera emanez. Horrela, norbanakoa jasotze eta igorpenaren partaide da, eta berri bat, edo edozein iritzi, ezagutza, eta abarren partaide egiten ditu gainerako pertsonak ere.
         Bestalde, merkataritzako negozio tradizionala ere goitik behera aldatu du, online formatuari lotutako partikular eta enpresen arteko salerosketa-prozesu zuzenean barne hartuz.
         Gune teknologiko horren partaide gisa, Correosek IKTei eskainitako zigilua atera du. Atera ahal zuen modurik onenean gainera, QR kodea, emotikonoak eta errealitate areagotua (irudi erreal eta sorkuntza birtualen arteko konbinazioa) bezalako tresnen bidez informazioa eskainiz.
         QR kodea bi dimentsioko puntuen matrizea da, atzealde zuriaren gainean dauden karratu batzuek osatutakoa. Barra-kode tradizionalek baino informazio gehiago gorde dezake. Ordenagailu eta telefono mugikor modernoetan softwarea sartu denez, QR kodea irakur dezakete eta horrela, kontsumitzaileak erabiltzeko aukera gehiago du.
         Zigiluaren QR kodea hartzerakoan, errealitate areagotuaren mundua ezagutzeko aukera ematen digun programa deskargatu ahal izango dugu. Bideo baten bidez, errealitate areagotuak eskaini ditzakeen aukeren eta dituen erabilera ugarien berri emango digun berregite praktikoa ikusiko dugu.
         Zigiluan ikus daitekeen beste elementu bat emotikono irribarretsua da, lagun gisa keinu egiten diguna, proposatzen digun birtualtasun eta errealitatearen arteko ibilaldia egitera gonbidatuz. Irudi hauek posta elektronikoaren erabilera orokortu zenean hasi ziren agertzen, gogo-aldartea adierazteko teklatuaren zeinu batzuekin kode bitxia erabiliz.
         Jaulkipen honen berezitasuna, lehenengo aldiz zigiluaren irudiaz gain informazio gehiago ere lortu dezakegula da, gure gailu mugikorra erabiliz. Begira iezadazu ondo!

Partekatu zure sareetan