Portal de Correos - Zigilu-jaulkipenak

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Sello con RA: Efemérides. IV Centenario del Fallecimiento del Greco

  • Jaulkipen-data: 19/06/2014
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía + Huecograbado
  • Papera: Engomado
  • Ezaugarri berezia: Sello con Realidad Aumentada
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 150,5 x 86,4 mm
  • Zigiluen posta-balioa: 2 €
  • Tirada: 300.000
  • Temática: Efemérides. IV Centenario del Fallecimiento de El Greco

Efemérides. IV Centenario Fallecimiento del Greco

EFEMERIDEAK

 Ver vídeo Sello "El Greco" con RA (Realidad Aumentada)

Ver Prueba de artista de este sello

            Grecoren heriotzaren IV. mendeurrena ospatzeko Grecoren Museoan (Toledo) dagoen Toledoren ikuspegia eta planoa izenburudun artelana erreproduzitzen duen zigilua jaulki da. Zigiluan, artelanaren zati bat agertzen da, Amabirjina San Ildefontsori meza-jantzia jartzen ari den zatia, hain zuzen ere.

            Doménikos Theotokópoulos margolaria, Greco (greziarra) ezizenaz ezaguna, Candia uhartean, egungo Kretan, jaio zen 1541ean eta Toledon hil zen 1614an. Margolari gisa, uharteko bizantziar tradizioa jarraituz, ikonoak margotzen hasi zen, Uhartea Veneziako Errepublikaren lurraldea baitzen garai hartan. 1560 inguruan Veneziara joan zen eta bertan Goi Pizkundeko margolari handiengandik ikasi zuen, besteak beste, irakasle izan zuen Tiziano, Tintoretto, Bassano eta Veronés margolariengandik. Veneziako pintura erabakigarria izan zen bere estiloa finkatzeko, eta garai horretakoak dira, adibidez, honako obra hauek: Egiptora ihesa, San Frantziskoren estigmatizazioa edo artzainen adorazioa. Artelan horietan, denborarekin osatuz joango den margotzeko dohaina ikusten da.

            1570ean Erromara joango da eta prestakuntza zabaltzen du Miguel Angelen obra eta manierismoa aztertuz. Etapa horretan zehar, Alejandro Farnesio kardinalaren egoitzan bizi izan zen eta artelan batzuk margotu zizkion, eta baita partikularrek agindutako erretratu batzuk eta gai erlijiosoak ere. Hala ere, ez zuen bere ospea gehituko zuen enkargu publikorik lortu.

            1577an, Greco Toledora joan zen bizitzera eta bertan bizi eta lan egin zuen 1614. urtean hil zen arte. Bere lehen lanak Santo Domingo komenturako izan ziren: hiru erretaula egin zituen, eta dagoeneko bere estilo berezia antzeman daiteke lanetan (1577-1579). Urte horietan El expolio (Kristo bere tunikaz erantzia) artelana margotu zuen, bere obra onenetako bat. Hiriko goi-mailako margolari bezala aitortua, elizetako eta erakunde erlijiosoetako erretauletarako mihise handiak enkargatzen zitzaizkion eta baita garai guztietako erretratu-egile onenen artean kokatzen duten banako erretratuak ere.

            Bloke-orrian agertzen den Toledoren ikuspegia eta planoa artelanean hiriaren era askotako ikuspegiak agertzen dira, mutil gazte bat planoa erakutsiz eta alegoria batzuek; lan osoa Grekoren ezaugarri diren trazekin. Jaulkipenak errealitate areagotuaren teknologia barne hartzen du Smartphone edo tablet baten kameratik zigiluaren irudiarekin lotutako irudi erreal eta birtualak kapturatzeko aukera emanez; kasu honetan Greco eta bere pinturari eskainitako zigiluekin lotutakoak.

Partekatu zure sareetan