Portal de Correos - Zigilu-jaulkipenak

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Sellos con RA: Numismática

  • Jaulkipen-data: 04/11/2014
  • Inprimatzeko prozedura: Offset con foil
  • Papera: Engomado
  • Ezaugarri berezia: 2 Sellos con Realidad Aumentada
  • Zigiluaren tamaina: 57.6 x 40.9 mm y 32mm diametro
  • Zigiluen posta-balioa: 2 € cada motivo
  • Tirada: 300.000
  • Temática: Numismática

Numismática

NUMISMATIKA

Numismatikari eskainitako serie filateliko berriak 1953.urteko pezeta baten billetearen atzealdea eta 1944. urteko pezeta baten txanponaren aurrealdea erreproduzitzen duten bi zigiluz osatuta dago hurrenez hurren. Bi baloreak kosketatik lotuta doaz eta Erreatitate Gehituko (EG) teknologia daukate, zeinek Smartphone-aren bidez atzemanda, Txanpon eta Tinbrearen Fabrika Nazionalak (TTFN) egindako txanpon eta billeteei buruzko animazio eta informazio-bideo batera bidaltzen duen. Zigilu biribilean erliebe txiki bat ikusten da, eta inprimatze sistemari cool stamping gehitu zaio, txanponen metalizatua simulatzen duena.
Numismatika txanpon eta dominen ezagupena aztertzen duen zientzia da, antzinakoak batez ere. Historiaren zientzia osagarria da ematen dituen datuengatik, datak, dinastiak eta herrialdeen arteko harreman politiko eta ekonomikoak finkatzeko aukera emanez idatzizko dokumentazioa falta denean. Txanponei esker, herrialde baten historia eta bere garapen maila ezagutzen da, bere eboluzioa, txanponak deritzen pieza metaliko horien bidez.
Numismatikaren beste alderdi bat artea eta txanpongintzaren prozedurarekin lotuta dago. Txanponik zaharrenek nekez zeramaten inprimatuta mailukadaz egindako diru-molderik, denboraren poderioz eboluzionatu eta jainko, animalia, arkulari, busto eta zaldizko irudien motibo arduratsuen bidez landutako txanponei bidea eman ziena. Karaktere artistikoek uneko gustua islatzen dute eta artearen historia aztertzeko informazioaren ekarpena egiten dute.
Txanpona agertu baino lehen, gizonen arteko produktu eta merkantzien hartu-emana zegoen, trukea. Geroago, metala merkataritza-salerosketarako txanpontzat hartu zen, txanpona pisu, konposizio-metala (urrea, zilarra, brontzea, kobrea edo metal nahasiak) eta legearen (informatzen dituen metalaren purutasuna) arabera araututa geratzen zelarik.
Txanponen bilduma egiteko interesa XVIII. mendearen bukaeran hasi zela dirudi baina XIX. mendean izan zen, bildumagile handiak agertu eta bildumak egiteko lehen aurkibide, katalogo eta gidak argitaratu zituzten nazioarteko elkarte numismatikoak sortu zirenean.
 

Partekatu zure sareetan