Portal de Correos - Zigilu-jaulkipenak

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Patrimonio Inmaterial de la Humanidad (RA)

  • Jaulkipen-data: 28/07/2015
  • Inprimatzeko prozedura: Offset +Relieve, Offset (Sonido + RA)
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 57,6 x 40,9 mm ambos motivos
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 16
  • Zigiluen posta-balioa: 2,84 € y 3,23 €
  • Tirada: 300,000 cada motivo

Patrimonio Inmaterial

GIZADIAREN ONDARE EZ-MATERIALA
Gomerako txistu-hizkuntza eta Mediterraneoko dieta dira serie honetako motiboak, Gizadiaren Ondare Ez-materialak.Horrelako ondareen zerrenda osatzen duten elementuek berezitasun etnografikoa eta kulturala izaki, babestu egin behar dira etorkizuneko belaunaldietara ere iristen direla bermatzeko.
Gomerako txistu-hizkuntza, La Gomera uhartekoa (Kanariak), txistua joz hitz egiten den, garatu den eta komunitate handi batek hitz egiten duen munduko hizkuntza bakarra da. Teknika konplexu samarra bada ere, ahozko hizkuntza txistuka erreproduzitzean datza; hala, bokalak eta kontsonanteak ordezten dituzte tonu, etete edo jarraitutasunagatik elkarren artean desberdintzen diren txistuek. Baliabide horri esker, uharteko trokarte sakon batetik bestera komunikatu ahal izan dira historian zehar, eta txistu-hizkuntza irakasleek ikasleei helarazi eta familiartean erakusten zioten. 1999an txistu-hizkuntza ez desagertzeko, Kanarietako Gobernuak eskoletako irakaskuntza-programan barne hartu zuen. Eta 2009an izendatu zuen UNESCOk Gizadiaren Ondare Ez-material.
Bernard Romain (Roanne, 1944) margolari frantsesaren lanez hornitu da zigilua. Errealitate Areagotuan (RA) dago eta esaldi hau entzun daiteke: “Gizadiaren Ondare Ez-material den La Gomerako txistu-hizkuntzaren omenez Correos-ek plazaratutako zigilua”.
Mediterraneoko dieta bizitzeko modua da, ezagutza, praktika eta tradizioen nahasketa, beti hazkuntzarekin, uztekin, errezetekin, ospakizunekin eta familiartean eta gizartean bertan partekatzen diren jan-edanekin lotzen dena. Ez da elikatzeko modu soila, gizarte kohesioa eta aniztasunaren errespetua ere barne hartzen ditu. Gizadiaren Ondare Ez-material izendatu zen 2010ean, Espainia, Zipre, Kroazia, Grezia, Italia, Maroko eta Portugal bat egiten zituen izendapenarekin. Elikadura, batik bat, frutak, barazkiak, eltzekariak, zerealak, fruitu lehorrak eta oliba-olioa kontsumitzean datza, Meditaterraneo ingurukoak.
Zigiluak produktu horiei egiten die erreferentzia eta olio-tanta bat ageri da erliebearekin, bernizarekin inprimatuta, ehundura eta oleaginoso itxura emateko.
 

Partekatu zure sareetan