Portal de Correos - Inportazioa

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Ayudarte a traspasar fronteras

Aduana-izapideei buruzko ohiko galderak

1. Zergatik gainditu behar ditu aduana-izapideak nire bidalketak?
2. Zergatik ordaindu behar dut berriro, bidaltzaileak dagoeneko jatorrian ordaindu badu?
3. Zergatik ordaindu behar ditut zergak opariak diren bidalketengatik?
4. Nire bidalketak gauza pertsonalak badira, zein prozedurari jarraitu behar diot?
5. Zer egin dezaket fakturarik ez badut? Zer aurkez daiteke horren ordez?
6. Eta bidalketa partikularren artean eginez gero ere, ordaindu behar al da?
7. Noiz ordaindu behar dira muga-zergak (aduana-zergen eskubideak)? Produktu guztietan ordaintzen al dira?
8. Noiz ordaindu behar da BEZa?
9. Zergatik da beharrezkoa IFZ aduana-izapideak egiteko?
10. Eskumena eman diezaioket senide edota lagun bati aduana-izapideak nire izenean egiteko? Zer dokumentazio behar du pertsona horrek?
11. Faktura bidalketaren barruan badago, ireki al daiteke paketea?
12. Zein da merkantziaren inportazio-izapideak egiteko gehienezko epea?

 

1. Zergatik gainditu behar ditu aduana-izapideak nire bidalketak?
Merkantziaren jatorrizko zerga-lurraldekoak ez diren merkantziak inportatzeak aduana-izapideen betebeharra du berekin. Merkantzia guztiek gainditu behar dituzte segurtasuneko muga-kontrol batzuk (osasun- eta kalitate-kontrolak, etab.); helmugako herrialdeko zerga-betebeharrak ere bete behar dituzte (zergak eta muga-zergak ordaintzea), eta baita bidalketak inportatzeko, zaintzeko eta gordetzeko izapideak kudeatzearen ondoriozko beste gastu batzuk ere.

2. Zergatik ordaindu behar dut berriro, bidaltzaileak dagoeneko jatorrian ordaindu badu?
Herrialde bakoitzeko legediaren arabera, posta-bidalketa bitartez garraiatzen den merkantzia irteerako (esportazioa) aduanako eta aduanaz gaindiko kontrolei lotuta egon daiteke jatorriko herrialdean, eta sarrerako (inportazioa) aduanako eta aduanaz gaindiko kontrolei, berriz, helmugako herrialdean; irteera eta sarrerako kontrol horiek ez dira berdinak, agintari ezberdinek gauzatzen dituztelako: jatorriko herrialdekoak, eta helmugako eta inportazioko herrialdekoak; oro har, azken horiek hartzailearen kontura izaten dira.


Oro har, inportatutako merkantziek helmugako herrialdeko kontsumoa zergapetzen duten zeharkako zergak ordaindu beharko dituzte (zerga nazionala/tokikoa), adibidez: BEZa penintsulan eta Balearretan; IGIC, hala badagokio, Kanarietan; eta IPSI Ceutan eta Melillan. Bestalde, aduana-zergen eskubideak edo erkidego-zergak  (EBren erkidego-zerga) eta tabakoa, alkohola, hidrokarburoak eta abar kargatzen dituzten Zerga Bereziak ere ordaindu beharko dituzte.
 

3. Zergatik ordaindu behar ditut zergak opariak diren bidalketengatik?

Zergak ordaintzeari lotuta daude 45 €-tik gorako merkantzia-balioko opariak dituzten partikularren arteko bidalketak.

Halakoetan, Legeak dio  helmugako zerga-lurraldetik kanpo lortutako merkantzia dela eta lurralde horretan kontsumitu/erabiliko dela; beraz, zergak ordaintzeari lotuta dago.

 

Erabilitako gauza pertsonalak bakarrik egongo dira zergak ordaintzetik libre, aurretik DUA bidez horien aitorpena egin eta, hala badagokio, Aduanak egiaztatu ondoren; hartzaileak, dena dela, Correosek Aduana aurrean egindako gestioa (DUA) ordaindu beharko du.


4. Nire bidalketak gauza pertsonalak badira, zein prozedurari jarraitu behar diot?
Norberaren gauzatzat hartzen dira ERABILITAKO zerak (arropa, liburuak, etab.). Norberak erabiltzeko erosi diren produktu edo merkantziak ez dira gauza pertsonalak.
Gauza pertsonalak aduana-izapideei lotuta daude; hala ere, salbuetsita gera litezke soilik Aduanak aldez aurretik egiaztatu eta baimena ematekotan.

Horretarako, beharrezkoa da bidalketan proformako faktura eranstea edo iriste-jakinarazpenaren 2. puntua betetzea, merkantziaren eduki zehatza (ez du balio opariak, laginak eta beste aipatzea) eta horren balioa adierazteko. Azken hori ezingo da inoiz 0 izan.


5. Zer egin dezaket fakturarik ez badut? Zer aurkez daiteke horren ordez?
Aduanako inportazio-aitorpena egiteko, enpresek merkataritza-faktura edo proformako fakturaaurkeztu behar dute beti.

Inportatzailea, ordea, merkantziaren fakturarik edo haren balioa egiazta dezakeen bestelako edozein dokumentu (ordainketa-egiaztagiria, PayPal, etab.) aurkeztu ezin duen partikular bat bada, Balioaren Zinpeko Adierazpena bete dezake (Iriste-jakinarazpenean ageri da), ordainketaren banku-frogagiriarekin batera.


6. Eta bidalketa partikularren artean eginez gero ere, ordaindu behar al da?
Merkataritza-transakzioak ez diren partikularren arteko bidalketetan, zerga ordaintzeari lotuta daude merkantziaren balioa 45 €-tik gorakoa denean.

Zergak ordaintzetik salbuetsita gera daitezke bizileku-aldaketa dela medio gauza pertsonaltzat jotako partikularren arteko bidalketak. Horretarako aitorpen bat aurkeztu behar da Aduanan, eta gauza horiek sei hilabete edo gehiagoko antzinatasuna dutela egiaztatu behar da.

Aitorpena Aduanan aurkeztutakoan, hark bidalketak ikuska ditzake zerga ordaintzetik salbuetsita dauden ala ez ebatsi aurretik, sei hilabete baino gehiagoko antzinatasuna duten gauza pertsonalak direlakoan.

 

7. Noiz ordaindu behar dira muga-zergak (aduana-zergen eskubideak)? Produktu guztietan ordaintzen al dira?

Inportazioko muga-zerga soilik 150 €-tik gorako balioa duten merkantzietan ordaindu behar da.

150 €-tik beherako balioa duten merkantziak, aldiz, ez daude muga-zerga ordaintzeari lotuta, alabaina inportazioko BEZa edo zerga bereziak ordaintzeari lotuta daude, orokorrean.

 

Zenbait produktu muga-zerga ordaintzetik libre daude; beste hainbat, ordea, eskubide gehigarriei lotuta daude. Produktuaren en non egin zer araberakoa da hori.


8. Noiz ordaindu behar da BEZa?

Espainian inportatutako 22 €-tik gorako edozein merkantziak ordaindu lezake BEZa (zerga nazionala), baldin eta tartean transakzio ekonomikoa izan bada, hartzailea enpresa edo partikularra den gorabehera.

Zergak ordaintzeari lotuta daude 45 €-tik gorako merkantzia-balioko opariak dituzten partikularren arteko bidalketak.


Produktuak inportatzeko BEZaren tasa orokorra %21 da Espainian. Hala ere, BEZ murriztua (%10) eta supermurriztua (%4) ezartzen zaie zenbait produkturi.

9. Zergatik da beharrezkoa IFZ aduana-izapideak egiteko?
 Administrazio Dokumentu Bakarrarekin (DUA) formalizatzen dira aduana-izapideak.

 Zerga-aitorpen bat da DUA eta, horren ondorioz, igorlearen zein hartzailearen IFZ behar ditu identifikatzaile gisa (DUA Ebazpena, 2012ko ekainaren 27koa, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren seigarren xedapen gehigarria).

10. Eskumena eman diezaioket senide edota lagun bati aduana-izapideak nire izenean egiteko? Zer dokumentazio behar du pertsona horrek?
Inportazio-izapideak zeuk egitea aukeratzen baduzu, beste pertsona bat baimendu dezakezu postontzira helarazi dizugun “Posta-oharra” aurkeztuta interesdunaren sinadurarekin. Horrekin batera aurkeztu beharko dira: baimendutako pertsonaren NANa, pasaportea edo AIZ; hartzailearen NANa, pasaportea edo AIZ fotokopia; eta familia-liburua, hartzailea adingabea izanez gero.

11. Faktura bidalketaren barruan badago, ireki al daiteke paketea?
 Zerga Administrazioko Estatu Agentziak  baino ez du ofizioz posta-pakete bat irekitzeko lege-baimena. Garrantzitsua da bidalketaren igorleari ohartaraztea bidalketaren kanpoaldean itsatsi behar direla faktura eta inportazioa izapidetzeko beharrezkoak izan litezkeen bestelako dokumentuak. Postako langile guztiek dituzte xede horretarako poltsa bereziak.

Faktura barruan egotekotan, eta Correos hautatu baduzu inportazioa izapidetzeko aduana-agente izan dadin, berariaz adieraz dezakezu faktura paketearen barruan dagoela eta baimena ematen diozula Correosi hura ireki dezan. Baimen hori bidalketaren datuak biltzen dituen posta-oharrean adierazi behar da, eta zure etxeko postontzira iritsiko da; oharrean adierazitako helbidera itzuli beharko duzu zure datuekin.

12. Zein da merkantziaren inportazio-izapideak egiteko gehienezko epea?
Inportazio-izapideak osatzeko muga-epea helarazten dizugun posta-oharrean agertzen dena da.