Portal de Correos - Aretoak

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Sala de Telefonía

Telefonia-aretoak 1882 eta 1924 arteko telefonoen eta telefonoguneen bilduma gordetzen du. Bertan, Alexander Graham Bellek 1876an sortutako ereduaren Bell telefono primitiboa dago. Hori egurrezko bi piezaz eta hargailu independenteaz osatuta dago. Hurrengo aparatu multzoa tokiko bateriakoa da. Hori pila lehorraz eta deiaren abisua ematen duen tinbrea aktibatzeko etengailuaz dago osatuta; adibidez, Mix & Genest modeloa, Habsburgo-Lorenako Maria Kristina erreginak izandako kabineteko telefonoa, edo Ericsson luxuzko telefonoa, Calvo Soteloren Ogasuneko Ministerioko bulegoan aurkitutakoa. Hurrengo modeloetan, magnetoetan, korronte elektrikoa biraderaren bidez eragiten zuten. Adibide gisa, dei magnetikoko Ericsson markako luxuzko telefonoa aipa dezakegu. 1892. urteko Hayes-en asmakizunaren ondoren, bateria zentralak tokiko bateriak ordezkatu zituen; horrek berari esleitutako aparailu guztiak elikatzen zituen. Transmisio-ahokoaz hornitutako hormako telefonoa eta Espainian egindako Tele-Ibérica interkomunikazio-aparatua sistema horri dagozkio.

Abonatuen arteko konmutazio-funtzioa zentraliten edo lineen konmutazio-koadroen bidez egin ohi zen. Hasieran, koadro horiek telegrafian erabili ohi zen Suitzako konmutatzailea zuten oinarri, baina abonatuen kopurua handitu zenean, jack-koadroak erabiltzen hasi ziren; koadro horiek konexioen kopurua handitzea ahalbidetzen zuten kordoi-larakoez hornituta zeuden.

Azkenean, automatikoak mota horretako zentralak ordezkatu zituen, eta Strowger-en asmakizunak telefonia-aparatuak aldatu zituen; izan ere, aparatu horiek abonatuak zuzenean komunikazioan jartzen zituen gurpil birakari alfanumeriko batez hornitu ziren asmakizun horri esker, eta, horrenbestez, operatzaileen bitartekaritza ezabatu eta elkarrizketak pribatu bilakatu zituen.

Telefonia-aretoan hogeita hamar, berrogeita hamar eta berrehun abonaturentzako idazmahai-modeloko edo tokiko bateriako zenbait zentralita daude ikusgai. Aipatutako zentralitak XIX. mendearen amaierakoak eta XX. mendearen hasierakoak dira, eta Sustapen Ministerioa, Senatua eta Almeriako Komunikazio Probintzia Ordezkariordetza dituzte jatorri.