Portal de Correos - Aintzatespenak

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Recursos Humanos

Aintzatespenak

Posta-zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta bulego nahiz banaketa-zentroetako kudeaketaren bikaintasuna lortzeko ahalegina langileek ere egiten dute. Correosek lan hori aintzatesten die, honako sari hauek emanez:

Bikaintasunari Sari Nazionala

Bikaintasunari Sari Nazionalak bikaintasunaren kultura sendotzen du Correosen unitate operatiboetan; izan ere, saria ematen zaie baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen dituztenei, informazioa modu egokian baliatzen dutenei eta prozesuak behar bezala burutzen dituztenei. Era horretan, aurrerapausoa ematen da Correosen helburuen norabidean.

Sari honekin, unitate bikainak identifikatzeaz gain, bertako langileak aintzatesten dira, taldean baitihardute egunero kalitate goreneko zerbitzua emateko.

Ingurumenarekiko Konpromisoari Saria

Correosek iraunkortasunaren aldeko apustua egiten du. Horrexegatik, ingurumen-inpaktua murrizteko ahaleginak (batik bat, kontsumo energetikoa murriztu) egiten dituzten zentroak aintzatesten ditu.

Aintzatespen honekin, halaber, ingurumena babesteko eta Correosen produkzio-prozesuen eta prozesu operatiboen inpaktu ekologikoa murrizteko ideiak biltzea ere badu helburu.

Deialdi honekin, ingurumen-inpaktua murrizteko, “Ingurumenari lotutako jardunbide egokiagoen” sorrera sustatzen du Correosek bere eraikinetan, energia baliabideak aurreztuz zein hondakinak hobeto kudeatuz eta murriztuz. Hala, CO2 emisioak gutxituko dira. Horrez gain, langileak sentikor bihurtzeko ekimenak sustatzen dira, beren lanpostuetan kontsumoa murrizteko eta ingurumena babesteko egin ditzaketen ekintzez jabetu daitezen.

Pertsonei eta jardunbide onenei Atenea Saria

2010. urtean sortu zenetik, Pertsonei eta jardunbide onenei Atenea Sariak giza kapitaleko politika eta balioei esker lidergoan eta konpromisoan nabarmentzen diren pertsonak eta lantaldeak aintzatesten ditu Correosen.

Giza Baliabideei  lotutako jardunbiderik egokiena duten  eskualdeetako zeharkako unitate eta lantaldeak saritzea du helburu, honako kategoria  hauetan: antolakuntza eta egitura, garapen profesionala, laneko arriskuen prebentzioa eta absentismoa, prestakuntza, dibertsitatea eta komunikazioa eta taldeko lana.