Portal de Correos - Ezagut gaitzazu

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Recursos Humanos

Ezagut gaitzazu

Correosen lan egitean proiektu bat partekatzen duzu. Hori dela eta, gure erakundea hobeto ezagutzeko aukera eman nahi dizugu. Horretarako, gure jardueraren eremu guztiak aurkeztuko dizkizugu.

50.000 pertsona baino gehiago ari gara lanean Correosen, etengabe aldatuz eta eraldatuz doan testuinguru lehiakor batean kalitatezko zerbitzu publiko eraginkor eta iraunkorra ematen jarraitzeko asmoarekin.

Gure langileak adituak eta espezializatuak dira, eta ahalmen handia dute bai inguruaren beraren bai bezeroen eskakizun zorrotzei  aurre egiteko, produktuei zein zerbitzuei dagokienez.

Giza baliabideen gure politikak garapena, prestakuntza, bizitza pertsonala eta lanaren bateragarritasuna eta berdintasuna sustatzen ditu. Horri guztiari esker, gure enpresa eredugarria da talentua erakartzeari, garatzeari eta mantentzeari dagokienez.

Correosek bere langileekiko eta gizartearekiko hartua duen konpromisoa sendotu eta zabaldu egin da hainbat organismo eta erakunderen eskutik jasotako sarien bitartez, publikoak zein pribatuak. “Lan egiteko enpresa atsegina” da gurea.

Epe luzean, lantaldea osatzen dugun guztiok ibilbide profesionalean zehar pertsonal eta profesionalki garatzeko aukera eta berme guztiak eskura izan ditzagula da gure helburua.

Enpresa honetako kide izatearen harrotasunari, gure kulturari  eta ikuspegi partekatuari esker, enpresa liderra gara: “pertsonentzat lan egiteko bokazioa duten pertsonek osatutako enpresa”.