Portal de Correos - Pertsonen garapena

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Recursos Humanos

Pertsonen garapena

Correosen, pertsonak dira aktibo estrategikorik  garrantzitsuena. Ildo horretan,  prestakuntza ezinbestekoa da gure negozioan talentua garatzeko. 

Prestakuntza 

Ematen dugun prestakuntzak negozioa bera eta langileak bere lan-ibilbidean zehar izan ditzakeen beharrak hartzen ditu kontuan.  

Eskaintzen dugun prestakuntza zabala da, lanpostu eta zeregin guztiak biltzen ditu eta. Prestakuntza-ibilbideak, garapen profesionala eta barruko zein kanpoko talentuaren kudeaketa erabiltzen ditugu, eta lehentasuna ematen diegu.  

Gure ustez, prestakuntza etengabeko prozesua da, lan-ibilbidek bezainbeste iraun dezakeena. Hori dela eta,  prestakuntza joerarik modernoenak erabiltzen ditugu gure programa  guztietan: 

 - Prestakuntza teknikoa
 - Prestakuntza operatiboa 
 - Kudeatzeko gaitasunen gaineko prestakuntza 
 - Hizkuntzen gaineko prestakuntza 
 - Zuzendaritzako prestakuntza 
 - Merkataritza Eskola
 - Laneko Arriskuen Prebentzioaren gaineko prestakuntza 
 - Ingurumenari eta iraunkortasunari buruzko prestakuntza 

Prestakuntzari dagokionez, teknologiarik berrienak erabiltzearen  aldeko apustua egin dugu, gurea bezalako erakunde hedatu batean prestakuntza errazteko. Gainera, langile guztiengana heldu nahi dugu, beren zeregina edozein dela eta edonon daudela ere, eraginkortasuna, bizkortasuna eta aldaketetara egokitzeko ahalmena azpimarratuz.

Horrexegatik, hain zuzen ere, Correosen E-learning eredua eta horren bilakaera erreferentea da toki zein nazioarte mailan,  aldaketak kudeatzeko eta antolakuntza eredu berrietara egokitzeko estrategiei dagokienez.   

Ezagutu gure prestakuntza-zentroak 

Centros de formación Centros de formación

Prestakuntza-zentro nazional  bat dugu, bai eta hainbat prestakuntza-gela herrialde osoan zehar sakabanatuta. Horien kokapena ezin hobea da, eta azken aurrerapen teknologikoak dituzte.

Gure bezero eta hornitzaile batzuek behin baino gehiagotan eskatu zutenez, aukera dago gure prestakuntza guneak alokatzeko, ekitaldiak zein bilerak egiteko.

Informazio gehiago lortzeko: buzon.aulas@correos.com

Garapena

Enpresa barruan mailaz igotzeak eta garapen profesionalak ere garrantzia handia dute gure Giza Baliabideen politikan. Prestakuntza-planez gain, banakako garapena sustatzeko planak ere baditugu. Barruko kudeaketa  ereduen bidez antolatzen dira,  objektibotasuna eta gardentasuna ziurtatuz (lanaren ebaluazioa,  gaitasunetan oinarritutako eredua, etab.)

Correosen ustez, pertsona bakoitzak bere gaitasunen, lanaren, motibazioaren eta nahien arabera duen bilakaera da garapena.

Hautematen ditugun behar zehatzen arabera, eta horiek gure prestakuntza-programekin koordinatuz, hainbat aukera eskaintzen ditugu, adibidez: proiektuetan parte hartzea, mentoring, coaching, egonaldiak  edota nazioarteko programetan laguntzeko aukera.

Desgaitasunen bat duten pertsonak integratzeko plana 

Correos Legea bete baino gehiago egiten du desgaitasunen bat duten pertsonak integratzeko orduan.  Gai horri eta kudeaketan ditugun helburuei lotutako jarduerak egiten ditugu, besteak beste, honako hauek:

 - Kudeaketako barne-prozedura zehatzak ezarri 
 - Komunikazio Plana  
 - Enplegu-zentroekin eta erakundeekin lan egin.
 - Berariazko kanpainetan lagundu 

Berdintasuna 

Aukera berdintasuna bultzatzea, eta integrazioaren eta dibertsitatearen alde egitea. Horiek dira Correoseko langileen jarduera gidatzen duten kudeaketa ereduen oinarrizko printzipioetako bi. Eta horretarako neurriak bultzatzen ditugu, besteak beste: 

 - Prestakuntza-ibilbide guztietan berdintasunari buruzko atal zehatz bat sartu. 
 - Berdintasun Plana ezarri eta horren  segimendua egin.
 - Soldatari dagokionez, gizon eta emakumeen artean berdintasuna dagoela bermatu.
 - Gizon eta emakumeek tratu eta aukera berdinak dituztela bermatzeko, berdintasun printzipioa erabat betetzen lagundu, bizitza pertsonala eta lana bateragarri egiteko neurriak hartuz. 
 - Jazarpenen aurkako protokoloa ezarri. 

Bateragarritasuna

Correosen  bateragarritasunaz ari garenean, bizitza pertsonala eta lana bateragarria izan daitezen eta langileak lasaiago ibil daitezen hartzen ditugun neurriei buruz ari gara.

Bateragarritasunari lotuta hartu ditugun neurriak indarrean dagoen legeditik harago doaz kasu batzuetan.  Eta ez hori bakarrik: “bateragarritasunagatik eta lan-baldintza erakargarriengatik” Randstad Award saria jaso dute azken hiru urteetan: 2011, 2012 eta 2013.

Lidergoa eta lehiakortasuna mantentzeko, guztion konpromisoa behar da. Hori dela eta, motibazioa eta lan-giro eraginkorra sustatzen ditugu, Correosen lan egiten dugun pertsonen beharretara egokituta dagoena.