Portal de Correos - Voto por correo desde España

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Información corporativa

Espainiatik postaz botoa ematea

Informazio hau hauteskundeetako legedi nagusitik dator eta jendarteratzeko baino ez da.

•  Espainiako posta-bulego guztietan dituzte hautesleek posta bidezko botoa eskatzeko inprimakiak.

•  Posta bidezko botoa eskatzeko eredu ofiziala bete ondoren, hautesleak pertsonalki entregatuko du, doan, Correoseko edozein bulegotan. Nortasun Agiri Nazional (NAN) originala (ez du balio izapidetzen ari den NANaren frogagiria, bertan ez baita titularraren argazkia ageri), gidabaimena (argazkiarekin) edo pasaportea (argazkiarekin) aurkeztu beharko da, posta-bulegoko langileak zure nortasuna eta sinadura egiazta ditzan. Dokumentuok beti onartuko dira, iraungita egon arren, baina originalak izan behar dira. Horien fotokopiak ez dira onartuko.

•  Dagokion Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak posta ziurtatu bidez bidaliko dio hautesleari botoa emateko behar duen dokumentazio guztia. Aipatu dokumentazioa pertsonalki entregatuko zaio beti interesdunari eskaeran adierazitako helbidean (etxera entregatzera joan eta bi aldiz inork ez badu erantzuten, ohar bat utziko da dagokion posta-bulegoan jaso dadin dokumentazioa).

•  Dokumentazioa jasotzen denean, boto-emaileak hauteskunde-mahairako gutun-azal ofiziala aurkeztuko du, hautesle-erroldarako inskripzioarekin batera, baita boto-txartela sartuko duen bozkatzeko gutun-azala ere, Espainiako edozein posta-bulegotan. Posta ziurtatu eta urgente gisa bidaliko da, doan.

Gaixotasuna edo ezgaitasuna izatekotan, mediku ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu eta egiaztapen hori posta bidezko boto-eskaeraren inprimakiarekin batera bidali beharko da. Eskaera hori notarioak edota kontsulak baimendutako beste pertsona batek egin ahal izango du hauteslearen izenean. Baimendutako pertsona bakar batek ordezka dezake hauteslea eta baimendutako pertsona bakoitzak ezin izango du hautesle bat baino gehiago ordezkatu. Dokumentazioak onartzeaz arduratzen den Correos-eko langileak ordezkariak aurkeztutako dokumentazio guztia bilduko du (notarioaren edo kontsularen baimena eta mediku ziurtagiri ofiziala), eta Hauteskunde Erroldaren Bulegora bidaliko du eskaerarekin batera.
 

 

EPEAK - KATALUNIAKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEAK
Posta bidez bozkatzeko eskaera
Urriaren 28tik abenduaren 11ra
Hautesle Erroldaren Bulegoak postaz bozkatzeko dokumentazioa bidaliko dio hautesleari
Abenduaren 1etik 14ra
Hautesleek postaz bidaliko dute botoa
Abenduaren 2tik 17ra