Portal de Correos - Inportazioa

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Inportazioa
Importar cabecera
Merkantziak dituzten posta bidalketen inportazioa

Espainian sartzen diren posta guztia aduanan azter daiteke, eskutitzak, txartelak eta izaera pertsonaleko egungo dokumentuak dituzten pakete txikiak izan ezik.

Nazioarteko bidalketa jasotzeko zain bazaude, edo lurralde berezi batetik datorrena, gogoan izan merkantziak (Internet bidez erositakoak barne) murriztuta egon daitezkeela, edo agian Correosek aduanako nahiz kudeaketagatiko muga-zergak ordaindu beharko dituela, bidalketaren edukiaren, balioaren eta aduanan aplikatzen diren bestelako irizpideen arabera. Gastu horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

• Aduanako inportazio gastuak, indarrean dagoen legediaren arabera:
- Muga-zergen eskubideak (Europar Batasuneko zerga), bidalketaren edukiaren arabera.
- Zerga nazionalak (BEZ) edo tokikoak (IGIC, AIEM, IPSI), kasuaren arabera.
- Zerga bereziak: tabakoa, alkohola…

Correosi ordaindu beharreko gastuak bidalketak kudeatu eta bideratzeagatik:
- Inportazioetarako, administrazio-agiri bakarra (AAB) izapidetzea (administrazio-agiri bakar erraztuaren tarifa edo administrazio-agiri bakar arruntaren tarifa).
- Aduanan aurkezteagatiko tarifa.
- Aduanako segurtasun kontrolen ondorioz sortutako gastuak, bidalketaren izaeraren arabera (osasungintza, farmazia, albaitaritza, fitosanitarioa, CITES, SOIVRE, etab.).
- Bidalketak aduanan behar duen edozein izapide egiteagatik sortutako bestelako gastuak.

• Online erositako objektuen eta merkantziak dakartzaten bidalketen kasuan, faktura edo Internet bidez ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu behar da nahitaez.

Hartzailearen erantzukizuna da inportatzeko baldintzak ezagutzea (debekuak, murrizketak eta abar) eta bidalketa heltzean eskatu ahal zaizkion dokumentuen berri izatea, hala nola faktura, jatorrizko ziurtagiria, lizentziak eta mugako kontroletarako baimen bereziak.

Correosek zenbait zerbitzu eskaintzen dizkizu haiek kontratatu eta aduanan inportazioek behar dituzten izapideen ardura erakundearen eskuetan uzteko. Hala, ez zara horretarako etxetik irten beharko.