Portal de Correos - Información Normativa

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Información Normativa
Portal de transparencia

Araudia

Araudiari buruz

 Información Normativa

Erregimen juridikoa eta izaera zehazten dituen araudia, baita jarduera, horniduren, ondasunen eta zerbitzuen kontratazioak arautzen dituena eta gobernu ona eta kudeaketan jarraitu beharreko gardentasuna ezartzen dituena ere.

 

 

Izaera eta erregimen juridikoa

Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E estatuko sozietate anonimoa 2001eko ekainaren 29an sortu zen, zerga, administrazio eta gizarte-mailako neurriei buruzko abenduaren 29ko 14/2000 Legearen 58. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

Martxoaren 20ko HAP/583/2012 Aginduaren bidez publiko egin eta estatuko sektore publikoko enpresa eta fundazioen Berregituratze eta Arrazionalizazio Plana onartzen duen 2012ko martxoaren 16ko Ministro Kontseiluaren akordioak ezarri zuen, besteak beste, Correos-en titulartasunaren aldaketa, eta horren ondorioz SEPIren aldeko akzio guztiak hartu zituen barne.

Correos merkataritza-sozietatea da; ordenamendu juridiko pribatuak arautzen du, aurrekontu, kontabilitate, finantza-kontrol eta kontratazio araudia aplikagarri den gaietan izan ezik, sektore publikoko enpresa izaki, Aurrekontu Orokorren azaroaren 26ko 47/2003 Legearen 3. artikuluan xedatutakoari jarraiki eta Administrazio Publikoen Ondasunei buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 166. artikuluan ezarritakoarekin bat.

 

Kontratazioa

Kontratazioak egiteko araudi hauek hartzen dira kontuan:

- 3/2011 Legegintzako Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko testu bategina onartzen duena.

- 31/2007 Legea, urriaren 30ekoa, uraren, energiaren, garraiobideen eta posta-zerbitzuen sektoreetan kontratazioak egiteko prozedurei buruzkoa. Aipatu Legearen Bigarren Xedapen Gehigarrian espresuki adierazten da Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E estatuko sozietatea Legearen baitan dagoen erakunde kontratatzailea dela.

- Sozietatearen kontratazioak egiteko barne-jarraibideak. Aipatu jarraibideak nahi duen orok kontsultatu ditzake kontratatzailearen profilean, www.correos.es webgunean.

 

Jarduera

Correos legez izendatu da Espainian posta-zerbitzu unibertsala emateko, kalitate-, erregulartasun-, irisgarritasun- eta eskuragarritasun-baldintzei jarraiki posta-komunikazioa erabiltzeko herritar guztiek duten eskubidea betetze aldera. Izan ere, postaren merkatua guztiz liberalizatu zen 2011ko urtarrilaren 1ean, Posta Zerbitzu Unibertsalari, Erabiltzaileen Eskubideei eta Posta Merkatuari buruzko abenduaren 30eko 43/2010 Legea oinarri.

Aipatu legean, posta-zerbitzu unibertsala eskaintzeko izendatu den operatzaileari eskatzen zaizkion biltzeko, onartzeko, banatzeko eta entregatzeko baldintzak arautzen dira batik bat, baita betebehar horien finantzazioa, prezioak eta posta-zerbitzuen beste tarifa-baldintza batzuk ere.

Halaber, gaitutako enpresa garraiolaria izaki, Correos-ek paketeria-aukera zabala eskaintzen du, betiere Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearekin eta Salgaiak Lurretik Garraiatzeko Kontratuei buruzko 15/2009 Lege Arautzailearekin bat.

 

Gardentasuna eta gobernu ona

Bestalde, gardentasunari, informazioa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak xedatzen du sektore publikoko enpresa guztiek aldizka eta eguneratuta argitaratu behar dutela gardentasuna bermatzeko garrantzitsua den jarduera publikoaren funtzionamenduari eta kontrolari buruzko informazioa.