Portal de Correos - Solicitud de acceso

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Solicitud de acceso
Portal de transparencia

  

Gardentasunaren Legeari esker, herritarrek informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabil dezakete, atarian ageri den publizitate aktiboak barne hartzen ez badu.

Orri hauen bidez, aipatu eskubidea erabiltzeko aukera duzu, legez ezartzen diren mugak betetzen badira.

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzen hasteko, lehenik, eskaera bat aurkeztuko da, eta bertan adierazi beharko da zein den eskatzailearen nortasuna, eskatzen den informazioa, jakinarazpenak bidaltzeko harremanetarako helbidea zein den eta, behar izanez gero, eskatzen den informazioa zein modutan eskuratu nahi den.

Eskaerak aurkezteko hainbat kanal dituzu:

Posta bidez, helbide honetara:

Correosen Gardentasunaren Ataria
Erakunde Harremanetarako eta Koordinazio Zuzendaritza
C/ Vía Dublín 7
28070 Madril

- Posta elektronikoz, helbide honetara zuzenduta: transparencia.correos@correos.com

-  Correos-en egoitzaren Erregistro Nagusian, helbide honetan: Vía Dublín, 7, 28070 Madril. Astelehenetik ostegunera dago zabalik, 9:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara.

Egiten dituzun eskari guztietan honako hauek adierazi edo erantsi beharko dituzu: zure izen-abizenak (bi abizen); NANaren edo pasaportearen fotokopia, edo posta elektronikoz bidalitako eskaeren kasuan, baliozko sinadura elektronikoa; eskatzen den informazioa eta erantzuna jasotzeko helbide elektronikoa edo posta-helbidea.

Gure produktuei edo bidalketa jakin bati buruzko informazioa lortzeko edo kexa edo erreklamazio bat egiteko eskaera bada, “Bezeroarentzako Arreta” izeneko ataleko inprimakia bete behar duzu.