Portal de Correos - Aviso legal

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Aviso legal

WEBGUNEAN SARTU ETA HURA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

Honako lege-ohar honek Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A.-k (aurrerantzean, Correos) Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen duen “www.correos.es” webgunea erabiltzeko baldintzak ezartzen ditu. Hau da Correosen helbide soziala: Vía Dublín 7 (Campo de las Naciones) 28070 Madril (Espainia); IFK zenbakia: A83052407; Madrilgo Merkataritza Erregistroan izena emana: 16.665 liburukia, 0 liburua, 20. orria, 8. atala, M-284323 orrialdea, 1. inskripzioa ("correos.es" domeinu-izenaren erregistro-datuak: 1/M inskripzioa, goian aipatutako liburukian, liburuan, orrian, atalean eta orrialdean).

Correos posta-zerbitzuak emateko gaituta dago, Erabiltzaileen Eskubideei eta Posta-merkatuari buruzko abenduaren 30eko 43/2010 Legeak xedatutakoaren arabera, baita telekomunikazio zerbitzuak emateko ere, Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorraren arabera.

Komunikazio zuzena eta eraginkorra izan nahi baduzu, kontsultatu Bezeroarentzako Arreta zerbitzuaren orriak.

Onarpena
 
Erabiltzailea www.correos.es  webgunean sartzen denean, lege-ohar honetan jasotako baldintza guztiak osorik eta salbuespenik gabe onesten ditu.
 
Lege-ohar honen edukia alda daiteke; hortaz, erabiltzailea webgunean sartzerakoan Correosek indarrean duen lege-oharraren bertsioa onetsiko da.
 
Baliteke www.correos.es  webguneak eskaintzen dituen zerbitzu batzuk baldintza bereziak izatea eta lege-ohar hau ordezkatzea, osatzea edota aldatzea. Aipatu zerbitzuak erabiltzeko, haien baldintza bereziak onartu behar dira. Hortaz, zerbitzua erabili baino lehen baldintza bereziak arretaz irakurri beharko ditu erabiltzaileak.
 
www.correos.es  webgunean sartzerakoan, Correosek erabiltzaileari aditzera emandako jakinarazpen, baldintza eta jarraibide guztiak egongo dira indarrean, baldin eta lege-ohar hau ordezkatzen, osatzen edota aldatzen badute.
 
Zerbitzuen harpidetza
 
Oro har, webgunearen zerbitzuetara sartzeko erabiltzailea ez da aldez aurretik horietara harpidetu edo erregistratu behar. Hala ere, webguneak eskaintzen dituen zerbitzu batzuetara sartu aurretik, baliteke harpidetza-galdeketa bete behar izatea. Hori dela eta, harpidetza egiteko inprimakian emandako datu guztiak benetakoak direla bermatzen du erabiltzaileak. Erabiltzaileak emandako informazioa mantentzeko konpromisoa eta ardura hartzen du, unean-unean bat etor dadin bere benetako egoerarekin.

Webguneko "Zenbatetik" kontzeptuan jasotako tarifek ez dute zergarik barne. 

 
Erabilera-baldintzak
 
Legeari, honako lege-ohar honi, zerbitzu batzuetarako argitaratutako baldintza bereziei, jakinarazi zaizkion gainerako abisuei eta jarraibideei eta, oro har, onartutako moralari, ohitura onei eta ordena publikoari jarraikiz erabiliko ditu erabiltzaileak Correosek www.correos.es  webgunearen bitartez eskainitako erabilerak edota zerbitzuak.
 
Sozietate hau da Correos identifikatzen duten eta horren webgunean agertzen den edozein motatako markaren, izen komertzialaren edo zeinu bereizgarriren jabea. Era berean, copyrightaren arabera, Correosenak dira jabetza intelektuala ustiatzeko eskubideak. Hori dela eta, erabiltzaileak webgunean eskainitako erabileretan eta zerbitzuetan sartzeko beharrezkoa dena baino ezin izango du erabili, Correosek berak onartzen ez badu, behintzat.
 
Erabiltzaileak webguneko edukiak ez kopiatzeko, banatzeko, jendaurrean jartzeko, eraldatzeko edo aldatzeko konpromisoa hartzen du, markak, izen komertzialak edo zeinu bereizgarriak barne, eskubideen titularraren baimena ez badu behintzat. Era berean, ezin izango du copyrighta eta eskubideen erreserbaren datu bereizgarriak ezabatu, manipulatu, ez eta aldatu ere.
 
Erabiltzaileak ez ditu edukiak lortuko edo ez da horiek lortzen saiatuko. Horretarako, hala denean, eskura jarri zaizkion mekanismoak erabili beharko ditu, Interneten, oro har, erabiltzen direnak. Betiere, azken horiek webgunea edota horiek edukiak kaltetzeko edo gauzaeztantzeko arriskua ez badago.
 
Adingabeek aldez aurretik gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena izan beharko dute webgune honetako informazioa eskuratzeko eta eskainitako zerbitzuak erabiltzeko.
 
Adingabeak ardurapean dituzten pertsonek adingabeak eskura izan ditzaketen edukiak eta zerbitzuak zehazteko ardura izango dute. Interneten bidez adingabeentzako egokiak ez diren edukietara sartzeko aukera dagoenez, erabiltzaileei jakinarazten zaie adin txikikoak sar daitezkeen edukiak mugatzeko edo kontrolatzeko programa informatikoak daudela.
 
 
Cookie-en erabilera
 
CORREOSek jakinarazten dizu ataria erabiltzerakoan cookie-ak erabiltzen direla. Datu fitxategi txiki batzuk dira cookie-ak, eta erabiltzailearen ordenagailuan sortu ondoren, bere nabigazioaren ezaugarriak eta lehentasunak gogorarazten dizkio gure sistemari. Cookie horiek ordenagailu jakin bateko nabigatzailearekin bakarrik lotzen dira (erabiltzaile anonimoa), erabiltzailearen datu pertsonalik jaso gabe. Inoiz ezin dute ordenagailuan gordetako informaziorik irakurri, eta barne-helburuetarako bakarrik erabiltzen dira, nabigazioa pertsonalizatzeko eta webgune honetarako sarbideen estatistikak sortzeko, besteak beste, bertan eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetze aldera. Erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak jasotzen dituenean abisua emateko eta, nahi izanez gero, onartzen dituen edo ez erabaki eta disko gogorrean cookie horiek instalatzea galarazteko. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen argibideak eta eskuliburuak horri buruz gehiago jakiteko.
 
Ardurak alde batera uztea eta bermeen muga
 
www.correos.es webguneko datuak, testuak, informazioak, baldintza-pleguak, grafikoak edo estekak informatzeko baino ez dira biltzen, interesgarri suerta dakizkiekeen pertsona guztientzat. Betiere, horietan sartzeak erabiltzaileen eta Correosen arteko merkataritza-, kontratu- eta lanbide-harremanik sortzen ez badu. Webgunean eta paperean agertzen den informazioa bat ez badatoz, paperekoa gailenduko zaio. Erabiltzaileari eskatzen diogu webgune honetatik eratorritako ekintzak gauzatu aurretik, jasotako informazioa egiazta dezala gure Bezeroarentzako Arreta departamentuarekin harremanetan jarrita.
 
Aipatutakoaren salbuespen dira webgunearen bidez kontratatu daitezkeen zerbitzuak, horietan sartzerakoan Correosek argitaratutako eta erabiltzaileak onartutako baldintza bereziak hartu behar badira.
 
Ordenamendu juridikoari jarraiki, Correosek ez ditu bere gain hartuko, webgunearen edukiei eta gaiei buruzko informazioa erabiltzearen ondoriozko etorkizunean izan daitezkeen edozein motatako akats teknikok eragindako kalteak. Webgunearen bidez hirugarren batek eskainitako prestazioetara eta zerbitzuetara sartzeko estekak eta hipertestua ez dira Correosenak eta ez daude haren kontrolpean. Hortaz, Sozietate honek ez du horien edukiaren ardura, ez eta informazio horrek ekar ditzakeen edozein ondorioena ere.
 
Correosek ez du bere gain hartuko erabiltzaileak webgunera sartzerakoan edota horien edukiak erabiltzerakoan aplikatutako edozein arau ez betetzearen ardura. Era berean, ez du bere erantzukizunik hartuko hirugarren batek Correosenak ez izan arren webgunean agertzen diren marka-izenak, produktuen izenak, erregistratutako marka komertzialak legez kontra erabiltzen baditu.
 
Correosek ez du webgunearen funtzionamenduaren eta erabilgarritasunaren jarraipena bermatzen. Hala ere, ahal den heinean, gertatu aurretik ezagutzen dituen arazoen berri emango du.
 
Correosek ez du kontrolatzen, ez eta bermatzen ere, erabiltzaileak webgunearen bidez sartzen den zerbitzuetan birusik zein hirugarren batek eskainitako zerbitzuan beste elementurik ez dagoela. Elementu horiek akatsak edo softwarean zein hardwarean, eta zure sistema informatikoan duden dokumentuetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakete.
 
 
Datu pertsonalen babesa
 
Gure webgunean barrena nabigatzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik erregistratzea. Nolanahi ere, webgunean sartzen zarenean, informazioa gordetzen dute gure web-zerbitzariek, modu estandarrean, adibidez IP helbidea, zein domeinutik sartu den eta bisitaren data eta ordua. Beste alde batetik, webguneko zenbait funtzionaltasun erabili ahal izateko, informazioa eman beharko diguzu kasuan kasuko formularioaren bitartez (esaterako, izen-abizenak, harremanetarako posta-helbidea edo helbide elektronikoa, telefonoa...). Web pribatutasun-politikan argitaratutako baldintzen arabera eta, hala badagokio, eskatutako zerbitzuei aplika dakiekeen datuak babesteko politikaren arabera tratatuko ditu Correosek zure datu pertsonalak.
 
 
Legeria eta jurisdikzioa
 
Webgunearen edukiari aplika dakiokeen legedia Espainiakoa izango da, baita Espainian eskumena duten jurisdikzioa, epaitegiak eta auzitegiak ere.