Portal de Correos - Aurkezpena

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Grupo Correos

Correos Taldearen aurkezpena

GrupoCorreos

Correos berak eta Correos Express, Nexea eta Correos Telecom filialek osatzen dute Correos Taldea.

Lau enpresa horiek komunikazioen sektorean jarduten dute. Merkatu dinamiko eta zorrotz honetan, Correos Taldeak gizartean dauden komunikatzeko moduak aldatu ahala egin du aurrera, etengabe eraberrituz eta hobetuz. Horri esker, aurrea hartu die bezeroen eskakizunei eta hobeto betetzen ditu haien beharrak.

Correos
Correos komunikazioko zerbitzu fisiko eta elektronikoen eta paketeria zerbitzuen operadore globala da. Horrez gain, Espainian Posta Zerbitzu Unibertsala eraginkortasunez, kalitatez eta modu iraunkorrean eskaintzeko hautatutako enpresa da.

Correos erreferentziako konpainia da posta-merkatuan, eskaintzen dituen zerbitzuen bikaintasuna eta fidagarritasun-maila handia direla eta. Gainera, estaldura oso zabala du gure herrialdean, arreta pertsonalizatua ematen du eta eskaintza integrala du, besteak beste, marketin zuzeneko konponbideak, finantza-zerbitzuak eta posta-bulegoetan saltzen diren hainbat produktu.

Correos Express 
Correos Taldearen premiazko paketeriarako enpresa da Correos Express. Garraio-sarerik zabalenetarikoa du, eta bidalketen segimendua egiteko teknologiarik berrienarekin egiten du lan. Enpresaren negozio-ereduari esker, ordezkaritza propioetan oinarritua, malgutasun-maila handia ematen dio kudeatzeko orduan.

Enpresak premiazko paketeriako zerbitzu-zorroa ere badu, epeari eta malgutasunari dagokienez bezeroen beharretara egokitzeko. Horrez gain, logistikako konponbide pertsonalizatuak eskaintzen ditu, edozein balio-katetara moldatzeko.

Nexea 
Enpresen komunikazio masiboen kudeaketan espezializatutako enpresa da Nexea. Aholkularitza eskaintzeaz gain, dokumentu fisiko zein elektronikoak diseinatzen ditu, bai eta haiek konposatu, inprimatu eta gutun-azaletan automatikoki sartu ere. Horrez gain, bidalketa masiboak manipulatzen eta sailkatzen ditu, gero Correosek bana ditzan.

Konpainia honek beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola datu-baseen mantentze-lanak, digitalizazioa eta grabazioa, itzulketen automatizazioa eta kudeaketa, biltegiratze eta zaintza digitala, fulfillment delakoa eta integrazioa webguneetan.

Correos Telecom 
Correos Telecom, Correosen telekomunikazio-sarea kudeatzeaz, zerbitzu teknologikoak hornitzeaz eta telekomunikazioko azpiegituren zerbitzuak merkaturatzeaz arduratzen den enpresa da.

Enpresaren katalogoak balio erantsidun konponbideak biltzen ditu, esaterako, ahalmen handiko zirkuitu optikoak, ahots bidezko eta datu zerbitzuak, komunikazio-sareen kudeaketa eta aholkularitza teknikoa.

SEPI Taldea
Correos SEPI Taldea izenekoaren barruan dago. Enpresa holding horrek 16 enpresa publiko biltzen ditu guztira, zuzenean eta modu maioritarioan, 73.000 langile ingururekin (2014. urtean), baita Radiotelevisión Española Korporazioa (horren gainean eskumenak ditu) eta babespeko fundazio publiko bat ere. Halaber, SEPIk partaidetza zuzen minoritarioak ditu beste hamar enpresatan, eta zeharkakoak ere bai ehun sozietate baino gehiagotan.