Portal de Correos - Historia

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

Kontsultatu on line bidal ditzakezun produktu guztiak

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

Kontsultatu on line presta ditzakezun produktu guztiak

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Historia

Historia

Historian zehar, gizarteak bilakatuz joan dira bertako kideak elkarren artean harremanetan jarriz. Merkataritza eta komunikazioa ezinbestekoak izan dira prozesu horretan. Hori dela eta, albisteak transmititzeko ohitura gure erakundearen historia bezain zaharra da.

Espainiako posta zerbitzua erromatarrei zor zaie. Cursus publicus zeritzonak Hispaniako lurralde osoa zeharkatzen zuen bide sare antolatu baten bidez, erromatar armada edo administratzaileei zuzendutako mezuak helarazteko.

Ondoren, Erdi Aroan, hainbat erresumatan zatitu zen Espainia, eta horietako bakoitzak berezko posta sistema eratu zuen. Agindupekoek gorte batetik bestera erregeen enkarguak eramaten zituzten. Merkatariek, erakunde erlijiosoek zein unibertsitateek ere beraien mezulariak zituzten. Espainiako posta antolaketa arian-arian eraldatuz joan zen Errege Katolikoen monarkiaren mendeko erresumak bateratzean.

Aldi berean, Tassis familiari postaren pribilegioa ematean, haien eskuetan zentralizatu zen posta antolaketa osoa, bai Espainian bai Europan.
Posta, XVIII. mendearen hasieran dinastia aldatzean, erregearen emakida izateari utzi eta errege-errenta bilakatu zen.

1716ko uztailaren 8an, Felipe V.ak Juan Tomás de Goyeneche epaile superintendente eta Postetxeen administrari nagusi izendatu zuenean, Correos zerbitzua Estatuaren eskuetan geratu zen.

Folleto 300 aniversario de Correos
 

Hiru mendeko historia

CORREOS Espainiako historiaren zati bat da, eta zenbait gertaera garrantzitsu izan ditu, adibidez:

1755. Tarifak arrazionalizatu eta zerbitzu mota hauek sortu: Lista, Apartados, Impresos eta Periódicos.

1756. Postari lanbidea sortu.

1762. Lehen postontziak instalatu.

1850. Urte erabakigarria: korrespondentzia garraiatzeko lehen ibilgailuak erosi eta zigilua ordainbide gisa  sortu.

1855. Lehen posta ibiltariaren sorrera. Telegrafoen Kidegoaren sorrera.

1870. Posta egunero banatzen hasi.

1882. Emakumeak enplegatzen hasi.

1884. Gure herrialdeko lehen telefono-zerbitzu publikoa.

1889. Correoseko Langileen Kidegoaren sorrera.

1911. Zerbitzu berritzaileen sorrera,  besteak beste, premiazko gutuna, igorpenak eta diru-itzultzeak.

1962. Postontziak etxeetan jarri.

1981. Posta-kodearen sorrera.

1990. Bulego-sare osoa informatizatu.

1998. Erakundearen lehen webgunea.

2002. Zentro logistiko handien sarea automatizatzen bukatu.

2003. Posta-bulego birtualaren sorrera.

2013. Eraldaketa bultzatu 100-300-1.500 ekintza-planaren bitartez. Dibertsifikazioaren, eragiketen optimizazioaren, merkataritza eraginkortasunaren eta aldaketa kulturalaren aldeko apustua.  Eta… gaur arte heldu gara.

2016. 300 urte bete ditugu aurrea hartzeko gaitasunarekin eta etorkizun luzearekin, balio argiekin eta gure erakundea osatzen duten langile guztiek partekatzen duten misioarekin.

CORREOS izan da XVIII. mendeko Interneta, garaiz kanpoko modernizazioaren banderaria, XX. mendeko abangoardia teknologikoa. Eta, XXI. mendea hasi zenetik, gure herrialdeko komunikazioko zerbitzu fisiko eta elektronikoen eta paketeria zerbitzuen hornitzailerik onena.