Portal de Correos - Pribatutasuna

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Pribatutasuna

 

Jakinarazpen honen bidez, Sociedad Estatal Corres y Telégrafos SA sozietateak (Correos aurrerantzean) datu pertsonalak babesteko politika jakinarazten du erabiltzaileek libreki erabaki dezaten www.correos.es web gunearen bidez eskainitako zerbitzuak harpidetzeko eskatzen zaizkien datu pertsonalak Correosi jakinaraztea edo ez. 

Erabiltzaileei ohartarazten zaie web gunean eskainitako zenbait zerbitzuk baldintza partikularrak izan ditzaketela datu pertsonalak babestearen inguruan. Zerbitzu horietara sartzeak ekarriko du horietan ezarritako baldintza partikularrak onartzea. 

Erabiltzaileak bermatzen du Correosi emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta edozein aldaketen berri emango diola. Hortaz, Correosek ez du erantzukizunik izango erabiltzaileak berme hori betetzen ez badu. 

Erabiltzaileek emandako datuak fitxategi automatizatu batera gehituko dira. Han, datu pertsonalak gordeko dira eta titulartasuna Correosek izango du, kontratatutako zerbitzuak kudeatu ditzan. Formularioetan adieraziko da bete beharreko eremuen derrigorrezkotasuna edo hautazkotasuna.

Correosen titulartasuna duten fitxategiek bestelako erabilera edo helburua izan aurretik, erabiltzailearen baimena eskatuko da, abenduaren 13ko Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren aurreikuspenen arabera.

Correoseko fitxategietan datu pertsonalak dituzten erabiltzaileei jakinarazten zaie datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haien erabileraren aurka agertzeko eskubidea dutela, abenduaren 13ko Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera. Ondorio hauetarako, Correosekin jar daiteke harremanetan ondorengo telefonoaren bidez: 902 197 197 . Bestela idazkia zuzen dezake Sociedad Estatal Correos y Telégrafos S.A sozietatearen helbidera: C/ Vía Dublín nº 7 - 28070 Madril; aurrekoa eskuratze, zuzentze eta baimena ukatzearen erabilerei kalterik egin gabe, Correosek erabiltzailearen eskura jarri badu zerbitzu ezberdinen pantailetan. 

Correosek bermatzen du segurtasun neurri egokiak hartu dituela bere instalazioetan, sistema eta fitxategietan, eta bere datu pertsonalak isilpean gordeko dituela.

CORREOSek jakinarazten dizu Ataritik nabigatzen duzunean "cookie"ak erabiltzen direla. Horiek erabiltzailearen edo bezeroaren ordenagailuan sortzen diren datu-fitxategiak dira, eta horiei esker gure sistemek erabiltzailearen nabigazioaren ezaugarriak edo lehentasunak gogoratu ditzakete. "Cookie" hauek ordenagailu jakin baten (erabiltzaile ezezagun baten) nabigatzailearekin bakarrik lotzen dira, erabiltzailearen datu pertsonalik eman gabe. Ezin dira irakurri ordenagailuan gordetako informazioak; bakarrik balio dute barne helburuetarako, hala nola, nabigazioaren pertsonalizazioa, eta web gune honetara sartzeko estatistikak sortzeko, han eskainitako zerbitzuak hobetzeko. Erabiltzaileak aukera du bere nabigatzailea konfiguratzeko, pantailan cookie-ak jasotzen dituenean pantailan ohartarazteko, eta bere disko gogorrean cookie-ak instalatzea saihesteko. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen argibideak eta eskuliburuak informazio hori zabaltzeko. 

Gune honek Nielsen/Netratings-en tresnak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua neurtzeko, eta horiei esker bisitari ezezagunen portaera eta profilak azter ditzake, gunearen funtzionamendua hobetzeko helburuarekin. Enpresa honen pribatutasun politikara sar zaitezke helbide honetan.

Correosek ziurtatzen du erabiltzaileari eskainitako zerbitzuren bat azpi-kontratatzen bada, eta hori gauzatzeko beharrezkoa bada azpikontratista izaera pertsonaleko datuetara sartzea, Correosen esku dagoen tratamenduaren arduradun gisa datuak babesteko beharrak kontratuaren bidez ezarriko dira kontratatutako enpresarekin, abenduaren 13ko datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren 12. artikuluaren aurreikuspenen arabera.