Portal de Correos - Dokumentuak bidaltzeko produktu guztiak

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Administrazio-jakinarazpenak Online

Jaso izanaren legezko frogarekin, Erakunde Publikoei soilik zuzendutako zerbitzua.

Erakunde Publikoetatik datozen bidalketa ziurtatuak (entrega sinadura bidez) entrega-froga fisiko edo era elektronikoa duena eta etxean entregatzeko bi saiakerarekin, legezko errekerimenduaren arabera.

  • Arloa: Nacional (España y Andorra).
  • Pisua: 2 kg arte.
  • Epeak: 1-4 egun baliodunen artean (bidalketen %93ean).
  • Tarifa: Kontsultatu Correosen Zerbitzu Komertzialekin.
Correos

Nork merkaturatzen du

Beren legezko komunikazioak jaso izanaren froga behar duten erakunde publikoentzako, administrazio- eta lege-erakundeentzako produktua da soilik. Bidalketa ziurtatuak dira (entrega sinadura bidez) eta bi saialdi dituzte etxean entregatzeko. Lehen saialdia 15:00ak baino lehen egin bazen, bigarrena beti izango da ordu horren ostean, lehengoarekiko 3 orduko aldearekin gutxienez (eta alderantziz). Bigarren saialdia hiru eguneko epean egingo da, lehen saialditik zenbatzen hasita. Hala, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak (2016ko urriaren 2tik indarrean) eskatzen dituen baldintzak betetzen dira. Aipatu legeak beste bi zerbitzu hauek ere hartzen ditu barnean: entrega-froga, hartu izanaren berme bezala, hartu-agiri edo entrega-froga elektronikoaren bitartez; eta jakinarazpenen entregen kudeaketa.

Produktu hau kontratatzeak honako zerbitzu hauek ditu berekin, doan: Aviso de recibo eta Gestión de entrega de Notificaciones.

Aurre-erregistro prozesu berria, erraztua eta optimizatua, edozein erakunde ofizialen irisgarritasuna eta erabilgarritasuna hobetuko dituena. Identifika eta ordain itzazu administrazio prozeduren komunikazio guztiak zure ordenagailutik.

Lurralde nazionalaren osotasunean, bidalketen %93a 3 egun baliodunetan entregatzen da.

16:00ak baino lehen egindako bidalketentzat arratsaldeko txanda duten bulegoetan eta 14:30ak baino lehenago goizeko txanda soilik duten bulegoetan.

Bidalketa masiboen kasuan, epeen konpromisoak bezeroarekin adostuko dira.

Bidalketa masiboetarako, igorle eta hartzaile ezberdinen artean hautatu ahal izango da. Gainera, dokumentuak parekatu ere ahal izango dira. Honen bitartez, doan zure ordenagailutik, entrega-frogaren legezko balioztatzea ikusi ahal izango duzu. 

Horretarako, CSV (Egiaztapen Kode Segurua) erabiliko da. Kode honen bitartez, elektronikoki sinatutako dokumentura sarbidea izan ahalko da, dituen sinaduren eta dagozkien denbora zigiluen osotasuna eta egiazkotasuna ziurtatu. 

Aurreztu denbora eta optimiza ezazu zure bidalketen kudeaketa hauek ordenagailuaren bitartez prestatuz: 

  • Identifika itzazu zure jakinarazpenen bidalketak. 
  • Hartu alta zure bidalketak bidali nahi dituzun hartzaileen multzoa, eskuz edo euren helbideak dituen fitxategi bat kargatuz, eta adieraz ezazu zerbitzu gehigarriak gehitu nahi dituzun. 
  • Ordain ezazu zuzenean Internet bitartez banku txartelarekin edo PayPal bidez, edo Correosen posta-bulegoetan onarpena egitean. 
  • Aurreikusi eta inprimatu zure ordenagailutik zure ziurtagiriak identifikatzen dituzten etiketak edo gutunazalak, baita bidalketen zerrenda ere. 

Administrazio-jakinarazpenak Online

Hau ere interesgarri gerta dakizuke...

Partekatu zure sareetan