Portal de Correos - Zure negozioak behar duen guztia

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Sortu zure Online Denda

Ezin hobea:

Flexible Nacional&Internacional Online

Sortu zure online denda doan

Correosen eCommerce soluzioarekin, zure online denda sortu ahal izango duzu, zure kabuz edo diseinatzaile aditu baten laguntzarekin. Azken horrek, saltzen hasteko prest utziko du zure denda. Online salmenta ETE-en, autonomoen eta ekintzaileen eskura.

  • Arloa: Venta de productos en Internet tanto a nivel nacional como internacional.
  • Tarifa: Aukeratu gure planetako bat: Free, Basic eta Premium. Zure online denda diseinatu eta martxan jartzeko zerbitzua osagarria da, hau da, ez da planetan sartzen.
Correos

Nork merkaturatzen du

Zer saldu nahi duzu Internet bidez?

Correosen laguntzarekin, zure online denda sortu dezakezu. Edo, nahiago baduzu, Comandiako diseinatzaile profesionalek egingo dute zuretzako. Horrez gain, salmentak erraz egiten eta zure negozioak etenik gabe funtziona dezan lortzen laguntzen dizugu.

 

Sortu zure online denda

Denbora eta ezagutza nahikoak badituzu zure online denda sortzeko, orain egin dezakezu Correosi esker.

Kode irekiko gure txantiloietako bat aukeratu ondoren, eCommerce funtzionalitate guztiak eta marketin tresnarik onenak izango dituzu.

Sortu zure online denda orain >

 

 

Online denda diseinatzeko eta abian jartzeko zerbitzua

Eta denda norbaitek zure ordez abian jartzeko zerbitzua kontratatuta sortzea, are errazagoa da: profesionalen lantalde batek diseinatu eta jarriko du martxan zure online denda, eta ordainketa bakarra egin beharko duzu, arreta guztia salmentetan jar dezazun.

Gure diseinatzaile profesionalek lagunduko dizute Comandiarekin sortutako online denda diseinatzen eta abiarazten. Gure langileek aholkuak emango dizkizute, zure xede-publikoaren arabera, eta zure negoziora egokitzen den diseinu pertsonalizatua prestatu ondoren denda saltzen hasteko prest utziko dute.

Aldi oro lagunduko dizugu honako hauekin: diseinua, erabilgarritasuna, ezarpenak (hala nola, ordaintzeko metodoak, hizkuntzak, monetak edo logistika) eta Online Marketina.

Zure online denda diseinatzeko eta abiarazteko eskaintzen dizugun zerbitzuarekin, kezka hauek albo batera utzi eta salmentetan jarriko duzu arreta guztia. Beste guztiaz gu arduratuko gara.

Kontaiguzu zer nolakoa den zure eCommerce ideia eta egi bihurtuko dugu >

 

Eta gehiago saltzeko:

  • Saldu Marketplace-etan: argitaratu zure produktuak 50 marketplace baino gehiagotan, nazionalak eta nazioartekoak, hala nola, Amazon, eBay, Privalia… eta kudeatu zure eskaerak era zentralizatuan. Zure katalogoa mundu osoan zehar esportatzeko.
  • Correosen eCommerce erakusleihoa: zure produktuak 3 milioi bezero posible dituen erakusleihoan guztiz doan argitaratzeko. Bizitu zure online dendaren trafikoa eta salmentak. Esklusiboa denda diseinatzeko eta abiarazteko zerbitzua kontratatu duten bezeroentzako edota Correosen paketeria integratuta dutenentzako.
  • Ikasi: Comandiaren Aprende atalean webinar saioak, tutoretza-bideoak eta Merkataritza Elektronikoari buruzko ikastaro bat dituzu eskuragarri, guztiz doan, Internet bidez saltzeko prozesuaren xehetasun guztiak ikasteko. Negozio arrakastatsua lortzen lagunduko dizugu!

Correosek ezaguera teknikorik ez duten eta Interneten era errazean saltzen hasi nahi duten ETE, autonomo eta ekintzaileentzako eCommerce soluzio bat eskaintzen dizu.

Sortu zure online denda

  • Zure online denda sortu eta kudeatzeko eta haren bidez saltzeko tresna erabilerraza.
  • Responsive: hau da, edozein gailu erabil daiteke dendan erosteko: ordenagailua, tableta zein telefono mugikorra. 
  • Domeinu propioarekin.
  • Hainbat hizkuntzetan eta herrialde bakoitzeko monetara egokitzeko aukerarekin.
  • SEO optimizazioa: zure bezeroak izan daitezkeen pertsonek Interneten argitaratu dituzun produktuak erraz aurki ditzaten.
  • Correosen logistika integratuarekin: aduanako dokumentuen izapideak, etiketak erraz inprimatzea, bidalketak egitea bulegora joan beharrik gabe, itzulketak kudeatzea... eta deskontu bereziak paketerian.
  • Telefono, posta elektroniko, txat eta gizarte-sareen bidezko arreta.

 

Online denda diseinatzeko eta abian jartzeko zerbitzua

  • Diseinatzaile profesionalek diseinatu eta abiaraziko dute zure online denda.
  • Aholkuak emango dizkizute erabilgarritasun kontuetan, zure eCommerce dendari etekinik handiena atera diezaiozun.
  • Eta saltzen hasteko prest utziko dute zure online denda.
  • Erosketak era erraz eta intuitiboan egitea ahalbidetzen duen diseinua erabiliko dute.
  • Zure eta zure enpresaren historia eta filosofia ezagutzen dituztenez, haiek online dendan islatu eta irudia zainduko dute.
  • Ezarpenak ere prest utziko dituzte: ordaintzeko metodoak, garraiolariak, gizarte-sareak, etab.
  • Zure produktuak Correosen eCommerce erakusleihoan txertatuko ditu, jende gehiagok ikustea eta zure online dendak bisitari gehiago izatea lortzeko.
  • Hauxe da gure filosofia: “Zuk zure ideia kontatzen diguzu eta guk egi bihurtuko dugu!”.

 

Sortu zure online denda

Plan desberdinak ditugu, zure negoziora hobekien egokitzen dena aukera dezazun:

  • Free, Interneten kosturik gabe saltzen hasteko.
  • Basic, funtzionalitate gehiago izateko, hala nola, domeinu propioa eta aduanako kudeaketa.
  • Premium, Comandiak eskaintzen dituen abantaila guztiez gozatzeko, adibidez, produktuak edozein herrialdetan saltzeko aukera.

Plan guztiak urtekoak zein hilekoak izan daitezke, iraunkortasun-konpromisorik gabe. Eta deskontu esklusiboak ere izan ditzakezu Correosen bidez paketeak bidaltzeko. Sortu zure online denda doan Comandiarekin!

 

Online denda diseinatzeko eta abian jartzeko zerbitzua

Denda diseinatzeko zerbitzuak 450 € balio du. Ordainketa bakarra egin beharko duzu, kontratatzen duzun unean bertan, Paypal bidez, eta kostu gehigarririk gabe.

Zerbitzu hau osagarria da, hau da, ez da Comandia planetan sartzen. Plana aktibatu baino lehen edo ondoren kontrata dezakezu.

 

Hau ere interesgarri gerta dakizuke...

Partekatu zure sareetan