Portal de Correos - Paketeak bidaltzeko produktu guztiak

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

Kontsultatu on line bidal ditzakezun produktu guztiak

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

Kontsultatu on line presta ditzakezun produktu guztiak

LAGUNDU AHAL DIZUGU

EMS Postal Exprés Internacional

Zure nazioarteko bidalketa urgenteenentzat.

Nazioarteko paketeria entrega zerbitzu urgentea, etxera eta sinadura bidez. Estaldura zabala eta berme hobeezinak ditu.

  • Arloa: Nazioartekoa.
  • Tamaina: Luzera + Altuera + Zabalera = 200 mm eta alde handienak ezin du 105 cm baino gehiago izan.
  • Pisua: 30 kg gehienez.
  • Epeak: Helmugaren arabera.*
  • Tarifa: 28,86 €-tik aurrera (BEZa barne).
Correos

Nork merkaturatzen du

Nazioarteko paketeria bidalketa urgenteak enpresentzat, estaldura zabala eta berme hobeezinekin.

Munduko edozein tokitara egin dezakezu bidalketa. Balio komertziala duten edo balio komertzialik gabeko bidalketak banatzeko bereziki diseinatutako produktua.

Eskura entregatzen da, sinadura bidez, eta hartzailearen etxean edo bulegoan.

Europa, Amerika, Asia, Afrika (zerbitzua onartzen duten herrialdeetan) eta Ozeania (zerbitzua onartzen duten herrialdeetan).

Ezaugarri fisikoak:

Gehieneko neurriak:

- Gutunazala/Kaxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 200 cm eta alde handienak ezin du 105 cm baino gehiago izan.

- Biribilkia/hodia: Luzera = 100 cm, Diametroa = 15 cm

Gutxieneko neurriak:

- Gutunazala/Kaxa: 14 x 9 cm.

- Biribilkia/hodia: Alde luzeenak gutxienez 10 cm neurtuko du.

Gainera, luzera  gehi diametroaren bikoitzak gutxienez 17 cm-koa izan beharko du.

Gutxienekoa baino txikiagoak diren bidalketei 10 x 7 cm-ko etiketa jarriko zaie helbidea eta frankeoa bertan ipintzeko.

Tamaina handiko bidalketei pisua/bolumena irizpidea aplikatuko zaie (167 kilogramo / metro kubiko), honako formularen arabera: luzera x zabalera x altuera (zentimetrotan) / 6.000

 

Pisua:

30 kg arte. Entrega hartzailearen etxean edo bulegoan, sinadura bidez. EEBBetara zuzendutako eta elikagaiak dituzten bidalketen onarpenean arau bereziak (leiho berria).

 

Entregatzeko epeak *:

 "Helmugak eta entregatzeko epeak" atalean adierazten dira EMS – Postal Exprés Internacional produktuari lotutakoak.

Epeak esaterakoan, hauek hartu behar dira kontuan:

1) – Entrega-epeak  lanegunetan kalkulatu dira, bai jatorrizko herrialdeetakoetan, bai helmugakoetan.

2) – Entrega-epeak Espainiako harrera-bulegoetatik helmugako herrialdeko hiri handietara kalkulatu dira. Lurraldeko beste lekuetara iristeko 1 edo 2 egun gehiago beharko dira.

3) – Entrega-epeetan ezinbestekoengatik eragindako atzerapen-egunak ez dira zenbatuko: garraiobideak eta/edo horniketa-lanak egitea eragozten duen eguraldi txarra, grebak edo gatazka kolektiboak, etab.

4) – Jatorrizko edota helmugako aduanetan bidalketak egoten diren denbora ere ez da zenbatuko zirkulazio-denbora kalkulatzerakoan. Horregatik da garrantzitsua posta-dokumentazioan datu guztiak argi eta garbi ematea, baita aduanako izapideak errazteko beharrezkoak diren dokumentuak ematea ere (faktura komertziala, formalitate-fakturak, etab.).

5) – Bidalketa posta-kutxa edo posta-zerrenda baterako bada, zirkulazio-denbora areagotu egingo da, eta bidalketa jaso eta gordailura iritsi artekoa izango da, edo helmugako posta-kutxan abisua jaso artekoa.

6) – Online aurrez erregistratzen diren bidalketetarako entrega-epea bidalketa behin betiko Espainiako Correos-eko bulegora iristen denetik helmugan entregatu arte kalkulatuko da.

7) – Bete harrera-dokumentuaren datuak gazteleraz eta/edo ingelesez. Helmugako herrialdeko hizkuntza batean idatziz gero datuak (gaztelera edo ingelesa ez denean), itzuli datuak gaztelerara eta/edo ingelesera. Ez da gomendatzen helmugako herrialdeko hizkuntzan bakarrik betetzea dokumentuak, batik bat karaktere zirilikoak, arabiarrak edo txinatarrak dituen hizkuntza bada, atzerapenak egon daitezke eta bidalketa entregatzeko.

8) – Bidalketa 17:00ak ondoren onartzen bada, hurrengo egunean hasiko da zenbatzen zirkulazio-denbora.

 

Bermeak:

Bidalketa galdu edo desbideratzeagatik: ordaindutako tarifa gehi 52,98 €-tako itzultzea.

Berandutzea balego eta hau Correosi egotzi ahal bazaio: ordaindutako tarifaren itzultzea.

Partekatu zure sareetan