Portal de Correos - Txartelak

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Correos Prepago txartela

Kontrolatu modu seguru eta errazean zenbat gastatzen duzun.

Correos Prepago txartela MasterCard txartel bat da, kontu korronte bati lotuta edo atxikita ez dagoena.

  • Arloa: Nacional e Internacional.
  • Tamaina: Tamaina: 85,60 mm × 53,98 mm
  • Epeak: Astebete, eskaera online egiten denetik.
  • Tarifa: 6 €-tik aurrera (BEZa barne).
Correos

Nork merkaturatzen du

Tarjeta Prepago Star Wars

Correosek Correos Prepago Mastercard txartelen edizio mugatua jarri du bezeroen eskura, Star Wars filmetako pertsonaien irudiekin. Bulego zehatz batzuetan eskura daitezke 20 €-ren truke.

Eskura itzazu zure Correos bulegoan

Correos Prepago Txartelarekin Mastercard® txartelak onartzen dituen edozein online denda edo saltoki fisikotan erosi ahal izango duzu. Ez duzu kontu korronterik behar izango eta aurretik kargatu duzun dirua erabili ahal izango duzu. Horrez gain, Correosen bulegoetan eskuratzen da berehala (edo gehienez bi asteko epean webgunearen bitartez eskatuz gero). Ez da zorren historiala begiratzen, nortasun agiria aurkeztea besterik ez da beharrezkoa.

Kargatu zure txartela: Correosen edozein bulegotan, webgunearen bitartez edo mugikorreko aplikazioaren bitartez.

Erosketa seguruak: Mastercard sareko edozein 35 milioi gunetan, bai denda fisikoetan, bai online saltokietan.

Atera eskudirua: sare nagusietako edozein kutxazainetan, hala Espainian nola atzerrian, baita Correosen edozein bulegotan ere.

Egin funtsen transferentzia: era errazean eta berehala beste Correos Prepago txartel batera.

 

On line erosteko jardunbidea:

Bezeroak zenbait urratsi jarraituko die bere datuak emateko eta txartela eskuratzeko.

Bezeroaren informazioa egoki balidatzen bada, erosketa behar bezala burutuko da eta bezeroak posta elektroniko bat jasoko du, txartela noiz jasoko duen adieraziz (ohiko postaz, berak emandako helbidean).

Bezeroak helbide horretan txartela jasotzen duenean, Correos bulego batera joan eta NANa eraman beharko du, hura eskaneatu eta gordetzeko. Prozesu honek ez du kosturik.

Txartela aktibatzeko, bezeroak SMSa bidaliko du bere telefono mugikorretik 662 058 052 zenbakira, zehatz-mehatz honako hau idatziz: “PIN (hutsunea) txartelaren azkeneko 8 digituak”. Bezeroak SMS bat jasoko du berehala bere mugikorrean, non PINa jakinarazten zaion. Une horretatik aurrera, txartela erabil dezake.

Bermeak:

  • MasterCard sarera atxikitako establezimendu guztietan erabil daiteke txartela, fisikoak nahiz Internet bidezkoak (online), baita kutxazain automatikoetan ere.
  • Bezeroak bere gastuak kontrola eta muga ditzake. Izan ere, aurretiaz Correos Prepago txartelean kargatutako zenbatekoa bakarrik gasta dezake.
  • Bezeroak aldi oro kontsulta ditzake saldoa eta eragiketen historia eta horretarako hainbat kanal ditu (webgunea, aplikazioa, SMSa, bezeroaren arreta zerbitzua).
  • Correos Prepago txartelak http://www.correosprepago.es webgunean lor daitezke, "Eskatu zure txartela" aukeran sakatuta.

Txartel oso praktikoa da; ordainketak (online eta fisikoak) egitea eta Correosen bulegoetan, baita mundu osoko Mastercard® sarera atxikitako kutxazainetan eskudirua ateratzea ahalbidetzen du eta. Eskuratzeko, kargatzeko eta kudeatzeko erraza da. Bezeroak arreta jasotzeko hainbat bide ditu: posta-bulegoak, webgunea, mugikorreko aplikazioa, SMSak eta bezeroaren arretarako telefonoa. Kontu korronterik gabe eta zorraren historia begiratu gabe. Nortasun agiri bat soilik behar da. Internet bidezko erosketak egiteko segurua, banku-datuak eman gabe erostea ahalbidetzen du. Lapurreta arriskua txartelaren saldoaren arabera mugatuta egongo da beti, ez kontu korrontean edo kreditu-linean duzun diruan, zordunketa eta kreditu txartelekin gertatzen den moduan. Mantentze-kuotarik gabe, eurotan egindako erosketek ez dute kosturik izango.

Correos Prepago MasterCard txartela ezin hobea da:

Online erosleentzat. Diru-zorro segurua de online erosketak egiteko, banku-datuak eman gabe jardungo duzulako. Txartel birtualaren antzekoa da, eta gainera, saltoki fisikoetan ere erosi ahal izango duzu. Horrez gain, merkatuko aurreordainketa txartel merkeenetariko bat da.

Etorkinentzat. Txartel hau beste edozein txartelen moduan erabiltzen da, baina ez zaio kontu korronte bat lotu beharrik.

Gurasoentzat, euren seme-alabek erabil ditzaten. Gastatu nahi duzun saldoa soilik sartu behar da, itsulapiko edo diru-zorro bat izango balitz bezala. Gainera, mugimenduak eta txartelaren saldoa kontsultatu eta kontrola daitezke webgunearen edo mugikorreko aplikazioaren bitartez.

Bidaiarientzat. Txartel honen bitartez, eskudiru kopuru handiak maneiatzea saihesten da. Bidaiatzeko diru-zorro segurua da, kontu korronteei lotuta ez dagoelako. Bestalde, beste Correos Prepago txartel batetik dirua jaso daiteke, edo aurretik lotutako beste edozein txarteletik ere kargatu ahal izango duzu.

Finantza-sistemarekin loturarik ez dutenentzat. Finantza-erakundeekin lotuta ez dagoen txartela da, beste edozein banku txartelaren produktu esperientzia eskaintzen badu ere.

Euren gastuak kontrolatu nahi dituztenentzat. Aurrez kargatutako dirua soilik erabil daitekeenez, gastuen mugak ezartzeko eta ekonomia kontrolatzeko aproposa da.

PRODUKTUA

PREZIOA

Txartela erostea

6 €

Txartela ordezkatzea

6 €

Correosen bulegoetan kargatzea

  1 € 

Webgunearen bitartez kargatzea

  2 €

Correosen bulegoetan dirua ateratzea

   1 € 

SEPA kutxazainetan dirua ateratzea

 1 €

Nazioarteko kutxazainetan dirua ateratzea

1,50 €

Correos Prepago txartelen arteko transferentzia

0,10 €

Eragiketa ukatuaren komisioa

0,20 €

PIN kodea berreskuratzea

0,50 €

Jarduerarik ezaren komisioa (12 hilabete ondoren ez erabiltzeagatik)*

1 € / hilabete

Txartela ixtea

0 €

Dibisa aldatzearen komisioa erosketetan/kutxazainetan dirua ateratzean Euroa ez den monetan

%2,70

 

(*)    Eragiketarik gauzatzen ez bada 13. hilabetetik aurrera

 

 

 

 

Partekatu zure sareetan