2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, Erresuma Batuak (Ipar Irlandako lurraldea izan ezik) Europar Batasuna eta Batasuneko Aduana Lurraldea behin betiko utzi ondoren, herrialde horren eta Europar Batasunaren arteko edozein merkantzia-mugimendu aduana-izapideei lotuta dago (inportazioa, esportazioa, igarotzeak, etab.). Halaber, Espainiako legerian zehazten diren mugako kontrolak aplikatuko zaizkie.
Erresuma Batua (Ipar Irlandako lurraldea izan ezik) jatorri duten posta-bidalketak Espainiara inportatzea.
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, Correos-ek Erresuma Batutik (Ipar Irlandako lurraldea izan ezik) datozen salgaiak dituzten bidalketak Espainiako hartzaileei eman ahal izateko, beharrezkoa izango da Espainiako aduana bulegoan aurkeztea.
Hartzaileak ordaindu beharko ditu aduanako tramitazioari dagozkion gastuak, baita indarrean dagoen aduana-araudiaren arabera sortzen diren zergak (BEZa edo IGICa Kanarietan) eta zerga bereziak ere. Halere, bidalketan jasotako salgaia Erresuma Batutik (Ipar Irlandako lurraldea izan ezik) datorrela agiri bidez frogatzen bada, muga-zergen ordainketatik salbuetsita gera daiteke (jatorriari buruzko komunikazioa esportatzailearen lehentasunezko jatorri-deklarazio batean egingo da, fakturan, edo jatorrizko produktua behar bezala deskribatzen duen beste edozein dokumentutan, identifikatu ahal izateko).
Espainiatik Erresuma Batura posta-bidalketak esportatzea
Salgaiak dituzten bidalketa guztietarako, dagokion aduana-deklarazioa (CN22 edo CN23) bete eta erantsi beharko dute. Deklarazio hori Correos-en bulegoetan eskuragarri dago, eta behar bezala bete eta sinatu beharko da.
Correos-ek Erresuma Batura (Ipar Irlandako lurraldea izan ezik) bidalketak esportatzen dituzten Espainiako enpresen esku jartzen du, Nazioarteko Esportazioko DUA zerbitzua kontratatzeko aukera. Horretarako, Correos-i faktura eta bidalketa-baimena eman behar dizkio, aduanako ordezkari den aldetik.