Esportazioko DUA.
Gerta liteke Kanarietara, Ceutara eta Melillara edo Europar Batasunetik (EB) kanpora doazen paketeak esportatu aurreko aduana-izapide jakin batzuen mende egotea nazioarteko segurtasun-arrazoiengatik, indarrean dagoen aduana-legeriaren arabera. Baliteke nolabaiteko informazio gehigarria behar izatea bidalketa mota horietarako, aduanetako izapideak arintzeko eta trazabilitate handiagoa emateko.
Era berean, Kanarietatik, Ceutatik eta Melillatik edo Europatik kanpoko herrialdeetatik datozen salgaiekin egindako posta-bidalketa guztiek bete behar dituzte mugako segurtasun-kontrolak eta inportazio-izapide jakin batzuk, beharrezkoak baitira aduanako bidalketak askatzeko eta zure etxean jasotzeko.
Penintsulatik eta Balearretatik Kanarietara, Ceutara, Melillara eta Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetara egin beharreko paketeria komertzialeko bidalketetarako.
Penintsulatik eta Balearretatik:
Kanarietatik:
Esportazioko DUAri esker, lehen adierazitako onurez gainera, salgai bat lurraldera itzultzen bada, erkidegoko merkantzia dela egiaztatu ahal izango da, salmenta batean atera zena. Hala, itzuli eta berriz inportatzen denean, esportatzaileak ez du BEZa ordaindu beharko salgai hori berriz inportatzean.