Kontuz! Uztailaren 1etik aurrera, Europako araudi berri bat jarriko da indarrean, zure online erosketei eragingo diena. Jakin nahi duzu zertan datzan? Jarraitu irakurtzen!
Erosten dituzun salgaien balioa edozein dela ere, uztailetik aurrera Penintsulan eta Balearretan bizi bazara, inportazioko BEZa ordaindu beharko duzu EBtik kanpo edo Kanarietan, Ceutan edo Melillan egiten dituzun online erosketa guztiengatik.
Beraz, kendu egingo da 22 €-rainoko bidalketen inportazioko BEZaren salbuespena, eta uztailaren 1etik aurrera 22 €-tik beherako bidalketek ere BEZa ordainduko dute.
Berritasun gisa, araudi berriak bi prozedura sartzen ditu zure bidalketen BEZaren ordainketa errazteko, EBtik kanpoko, Kanariar Uharteetako, Ceutako edo Melillako 150 euro edo gutxiagoko balioarekin.
1. BEZa Correos-i ordaintzea merkantzia iristen denean.
2. BEZa plataforma elektronikoari ordaintzea erosketa egitean.
Garrantzitsua! 150 eurotik gorako bidalketetarako, araudi honek ez du aldaketarik ekarriko.
Jarraitu irakurtzen!
EBtik kanpotik edo Kanariar Uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik datozen 150 €-tik beherako bidalketen BEZa ordaintzeko bi prozedura egongo dira.
1. BEZa Correos-i ordaintzea merkantzia iristen denean.
2. BEZa plataforma elektronikoari ordaintzea erosketa egitean.
Zerga Administrazioko Estatu Agentziak (AEAT) baimena emango dio Correos-i mota horretako salgaiaren BEZa izapidetzeko eta kobratzeko, paketeak entregatzen diren unean.
Hartzaileek etxean jasoko dituzte bidalketak, BEZa eta posta-bulegoaren tasa ordaindu ondoren (Correos-en kobrantza, inportazioaren unean beharrezko izapideak kudeatzeagatik).
Nola egin ordainketa entregatu aurretik?
Correos-en gauzak erraz jarri nahi dizkizugu! Hori dela eta, ordainketa-sistema bat garatu duguCorreos-en App bidez, eta, erregistratu ondoren, dagokion izapidea egin ahal izango duzu. App horren helburua da entrega-prozesua azkartzea eta zure bidalketak ahalik denbora gutxienean jasotzea. Kudeaketagatiko karguek 1,24 euroko kostua izango dute + dagokion zerga 2022/08/09tik aurrera.
Erosketak egiten dituzun EBtik kanpoko online dendak zerga hori ordaintzeko aukera ere emango dizu, eskaera ordaintzen duzun unean. Enpresa horiek arduratuko dira zure ordainketa AEATra helarazteaz, “IOSS Inportazioko Leihatila Bakarra” izeneko prozeduraren bidez (ImportOne Stop Shop, ingelesez).
Nola sartzen dira saltzaileak izapide honetara?
Online plataformak Zerga Administrazioan erregistratu behar dira, izapideak egiteko behar den identifikazio-zenbakia (“BEZaren identifikazio-zenbakia/IOSS zenbakia”) lortzeko. Zenbaki hori jakinaraziko diote jatorrizko herrialdeko posta-operadoreari, bidalketari erantsitako dokumentazioan jasotzen duten salgai-motari buruz hark herrialde hartzaileari informazioa eman diezaion.
Ondoren, Correos-ek bidalketa etxean entregatuko dizu.
150 €-tik gorako bidalketetarako, araudi berri honek ez du aldaketarik ekarriko. Modalitate honetako salgaien hartzaile guztiek BEZa eta dagokion muga-zerga ordaindu beharko dituzte, gaur egun egiten duten moduan.
Correos zurekin harremanetan jarriko da, zuk erabaki dezazun Aduanan zure izenean izapideak guk egitea nahi duzun edo beste bide batzuk erabiltzea nahiago duzun.
Gogoratu prozedura honetan zerga bereziei (tabakoa, alkohola...) edo segurtasun-kontrol gehigarriei (farmazia, osasuna...) lotutako bidalketak ere sartzen direla, edo Zerga Administrazioko Estatu Agentziak (AEAT) beste edozein arrazoirengatik kontuan hartzen dituenak.
Kontsultatu araudi berri honi buruz behar duzun informazio gehiago orri interesgarri hauetan:
- Ecommerce AEAT liburuxka, 2021eko uztaila
• AEAT: BEZa eta merkataritza elektronikoa;