Bidalketa-bilatzailearen bidez, zure bidalketen egoeraren jarraipena egin dezakezu uneoro.
- Inportazioa izapidetzen: oharra igorri zaio hartzaileari.
Etxean komunikazio bat jasoko duzu, Aduana iriste-abisua; bertan, Aduanara bidali baino lehen jarraitu behar diren urratsak adieraziko dira. Nahiago baduzu, Correosek egin ditzake beharrezkoak diren izapideak. Horretarako, adieraziko dizkizugun dokumentazio eta datuak eman besterik ez duzu.
Bi egun edo hiru igaro ondoren oraindik komunikazioa ez baduzu jaso, baliteke Correosen zuri buru ditugun datuak zuzenak ez izatea. Inprimaki honen bidez, beste berri bat bidaltzeko eska dezakezu.
- Hartzailearen dokumentazioa jaso da.
Correosen jasotako dokumentazioa zuzena bada, aurrekontua bidaliko dizugu posta elektronikoaren bidez merkantziak bere ezaugarrien eta berarekin lotutako kostuen arabera bete behar dituen aduana izapide guztiak adieraziz.
Kostuarekin ados egonez gero, komunikazioan azaltzen diren jarraibideak egin beharko dituzu, eta, zenbatekoak ordaindu direnean, Correosek inportazioa bidaltzeko prozesuarekin jarraituko du.
- Inportazio-izapidearen aurrekontua bidali da.
Jasoko duzun aurrekontuak muga-zergak, zerga bereziak eta BEZa hartuko ditu barne. Aipatutako azkena penintsulan edo Balearretan bazaude bakarrik adieraziko da; Kanarietan bizi bazara, ordea, aurrekontuak inportazioaren muga-zergak, zerga bereziak, IGICa, AIEMa eta RMa adieraziko ditu, baita inportatzeko derrigorrezko DUAren kudeaketa eta izapidetzearen Correosen zerbitzuaren eta aduanaz gaindiko baimenen (osasuna, farmazia, etab.) kostua ere, inportatuko den merkantziaren arabera.
- Transferentzia jaso da: inportazio-izapidea bidean da.
Aurrekontuan adierazitako zenbatekoen ordainketa zuzen jaso ondoren, inportazioa hasiko dugu Espainiako Aduanan.
Merkantzia bidaltzeko epea aldakorra izan daiteke, kasuen arabera. Orokorrean, 2 eta 4 egun naturalen artekoa izango da, salbu eta merkantziak azterketa bereziren bat pasatu behar badu. Kasu horretan, baliteke izapidea luzatzea merkantziak behar duen kontrol-motaren arabera (8 eta 15 egun artean).
- Inportazio-izapidea amaitu da: hartzailearenganako bidean da bidalketa.
Bidalketa-izapidea amaitu da eta hartzailearen etxean entregatzeko bidean da.
- Inportazio-izapidea amaitu da: bidalketa hartzaileari entregatu zaio.
Horrek esan nahi du erabiltzaileak erabaki duela inportazio-izapideak bere kabuz edo baimendutako pertsona baten bidez egitea, eta bidalketa entregatu dela.
- Inportazio-izapidea egin da: debekatuta dagoen artikulua izategatik itzuli da.
Behin mugako segurtasun-kontrolak burututa, bidalketaren merkantzia ez da inportaziorako baimendu, debekaturik dagoen merkantzia baita.
Hori dela eta, Aduanak adierazten duen moduan, Correosek bidalketa jatorrira bidaliko du, eta dagoeneko aurrekontuaren ordaindutako zenbatekoak ere itzuliko ditu.
- Inportazio-izapidea egin da: murriztapenak dituen artikulua izateagatik itzuli da.
Bidalketaren merkantziak ez du inportatzeko baimenik, haren inportaziorako agintariek eskatutako baldintzak betetzen ez dituelako. Hori dela eta, Aduanak adierazten duen moduan, Correosek bidalketa jatorrira itzuliko du.
- Inportazio-izapidea egin da: jasotzailearekin harremanetan jarri ezin izanagatik itzuli da.
Iriste-abisuan aduana izapideak egiteko adierazitako epea iraungi da.
Baliteke hartzaileak eskatutako dokumentazio guztia entregatu ez izatea, edo aurrekontua ordaindu ez izatea; hori dela eta, ezingo dugu inportazioaren bidalketa burutu, eta jatorrira itzuli beharko dugu.
Gogoan izan online erosketetan saltzaileari zure datuak eman behar dizkiozula posta-dokumentazio guztia eta bidalketarekin batera joango diren fakturak bete ditzan (igortzailearen eta hartzailearen harremanetarako datuak, bidalketaren datuak, objektu kopurua, edukiaren deskribapen zehatza, bakoitzaren balioa, fakturak, edukiaren muga-zergen sailkapena (ezagutzen bada), merkantzien jatorria, etab.).
- Inportazio-izapidea amaitu da: jatorrizko herrialdera itzuli da beste arrazoi batzuengatik.
Bidalketa jatorrizko herrialdera itzuli da beste arrazoi batzuengatik.
Baliteke beste pertsona batek erreklamatu izatea edo hartzaileak errefusatu izatea.