Prozedura arruntaren bidez izapidetzen da mugako segurtasun-kontrolen mende dauden salgaiak dituzten enpresa edo pertsona juridikoentzako bidalketen inportazioa, bai eta Correosetik aduanara bidali ezin ditugun bidalketena ere, beharrezko faktura ez edukitzeagatik edo daukan IFZ okerra izateagatik.
Aduana iriste-abisua izeneko komunikazio bat jasoko duzu. Bertan, Aduanara bidaltzeko bi aukeren berri emango zaizu:
Correos bidez, Zerga Agentziaren (AEAT) aurrean zure zeharkako ordezkari izatea aukera dezakezu:
Beste aduana-agente baten bidez edo aduana-izapideak zeure kontura eginez. Bidalketa zeure kabuz egitea erabaki baduzu, Ogasun Sailak zigilatutako 090 eredua eta aduanan zigilatutako faktura eman beharko dizkiguzu, entrega egin ahal izateko. Alabaina, Correos ez den beste aduana-agente bat kontratatzea erabaki baduzu, 090 ereduaz gainera, aduanaren Jasodura Agiria ere aurkeztu beharko duzu.