Prozedura erraztuaren bidez izapidetzen da hartzaile partikular bati edo pertsona fisiko bati zuzendutako bidalketen inportazioa, baldin eta Correosen badaukagu bidalketa aduanara helarazteko beharrezko dokumentazioa eta bidalketak ez badu igaro behar mugako segurtasun-kontrolik.
Ceutara salgaiak bidaltzeko, fakturaren hiru ale erantsi behar dituzu, hartzailearen IFZrekin batera, gutun-azal itxi batean, bilgarriaren estalkian. Horrela, bidalketa atzeratzea saihestuko da eta entrega-prozedura azkartuko da.
Correosetik arduratuko gara Aduana-izapideak egiteaz, zure bidalketak eroso jaso ditzazun zure etxean. Entregatzeko unean gure tarifaren zenbatekoa ordaindu beharko duzu, eta berehala ordaintzeko modalitatea aukeratu baduzu soilik ordaindu beharko duzu IPSI-a.
Bidali eta entregatu ondoren, 090 eredua emango dizugu, bai eta DUAren 8. alea, Aduanaren Jasodura Agiria eta Correosen entrega-agiria ere.
Gogoratu bidalketari uko egin diezaiokezula entregaren unean; halaber, zuk zeuk egin dezakezu bidalketa aduanara, edo kanpoko agente bat aukera dezakezu horretarako.
Aduanak salgaien bidalketak ikuskatu edo atxiki ahal ditu, bai eta beharrezkotzat jotzen dituen kontrolak egin ere, egoki irizten badio.