Zure bidalketa Ceuta, Melilla edo Europar Batasunekoa ez den herrialderen batetik badator eta 150 €-tik gorako balioa badu, edo, zenbateko horretatik beherako balioa duen salgai bat izanik, osasun-kontrolen edo zergen mende badago, prozedura arrunt hau aplikatuko da, eta, horretarako, gerta liteke beharrezkoa izatea Zerga Agentzian (AEAT) aurkeztutako DUA arrunt bat formalizatzea.
Kasu horietan, inportaziorako muga-zergen eskubideak ordaindu beharko dira bidalketan, bai eta Kanarietako dagozkion tributuak (IGIC, AIEM, RM) eta behar diren zerga bereziak ere.
Aduana-izapideak egiteko posta-zerbitzuak kontratatzen badituzu, dagokion tarifa ordaindu beharko duzu DUA arrunta izapidetzeagatik, zaintzeagatik eta aduanara bidalketa aurkezteagatik, eta, horretaz gainera, ordaintzekoa izango da aduanak hala eskatzen duenean egin beharreko mugako segurtasun-izapideei dagokien tarifa ere (osasuna, farmazia edo CITES).
Halere, aurrekontua bidaliko dizugu aldez aurretik, ordaindu beharreko gastu guztiekin.
Correos zure ordezkari izenda dezakezu aduanan, bidalketa igortzeko eta zure etxean eroso jasotzeko, joan-etorririk egin beharrik izan gabe. Aduana iriste-abisua izeneko komunikazio bat jasoko duzu. Bertan, Aduanara bidaltzeko hiru aukeren berri emango zaizu:
Aduanak salgaien bidalketak ikuskatu edo atxiki ahal ditu, bai eta beharrezkotzat jotzen dituen kontrolak egin ere, egoki irizten badio.