Zure bidalketa Penintsulatik, Balear Uharteetatik edo Europar Batasuneko edozein herrialdetatik badator, eta haren balioa 150 €-tik gorakoa bada edo, zenbateko hori baino balio txikiagoko salgaia izanik, kontrol fitosanitarioaren, IIEEren edo AIEMren mende badago, prozedura sinplifikatu hau aplikatuko da, eta, horretarako, baliteke beharrezkoa izatea Zerga Agentzian (AEAT) aurkeztutako DUA sinplifikatu bat formalizatzea.
Irizpide horiek betetzen dituzten bidalketen hartzaileek Correosi ordaindu beharko dizkiote, entregatzeko unean, Kanarietako zergak (IGIC, AIEM, RM), bai eta Correosen tarifa ere, DUA kudeatzeagatik.
Correosek zeharkako ordezkaritzaren modalitatean aduana-ordezkari gisa jarduteko duen administrazio-baimenari jarraikiz, bidalketa zuzenean zure etxean jasotzeko beharrezkoak diren aduana-izapideak egiteaz arduratzen gara. Hori horrela, Altxor Publikoan sartuko ditugu kobratutako zergak.
Oso garrantzitsua da enpresa edo autonomoa den igorleak faktura eranstea bidalketaren kanpoaldean, jasotzaile kanariarraren IFZ adierazita. Bestela, Correosek bidalketa gorde dezake, izapidetu baino lehen faktura eskatzeko.
Gogoratu bidalketari uko egin diezaiokezula entregaren unean; halaber, zuk zeuk egin dezakezu bidalketa aduanara, edo kanpoko agente bat aukera dezakezu horretarako.
Aduanak salgaien bidalketak ikuskatu edo atxiki ahal ditu, bai eta beharrezkotzat jotzen dituen kontrolak egin ere, egoki irizten badio.