Aduana-egoera berria - AEBrako esportazioak

Indarrean sartu den aduana-egoera berriaren ondorioz, Correosek, nazioarteko posta-operadore gehienek bezala, aldi baterako eten behar izan ditu Estatu Batuetara 800 dolarreko edo gutxiagoko balioa duten merkantzien bidalketak. Correosek AEBetarako onartzen dituen bidalketa bakarrak balio komertzialik gabeko dokumentuak eta 800 dolarretik gorako balioa duten paketeak dira.

Zer dira AEBko aduana-aldaketak?

 AEBetako 14324 (OE) Agindu Betearazleak  kendu egiten du muga-zergen salbuespena (“de minimis”)  800 dolar edo gutxiagoko bidalketei buruzkoa, 2025eko abuztuaren 29tik aurrera, eta bere lurraldean sartzen diren merkantzia guztiei muga-zergak aplikatzeko eskatzen du (eta itsasoz haraindiko Samoa Amerikarra, Puerto Rico, Ipar Mariana Uharteak, Guam eta AEBko Birjina Uharteak; AEBra bidalitako bidalketei buruzko aipamen guztiak lurralde horietara ere zabaltzen direla ulertuko da), balioa eta jatorria edozein izanda ere, salbuespenak salbuespen.

Horrek esan nahi du:

  • 800 dolarreko edo hortik beherako balioa duten salgaiak bidaltzen direnean, muga-zergak aldez aurretik ordaindu behar ditu bidaltzaileak jatorrizko herrialdean.
  •  800 dolar baino gehiagoko bidalketen kasuan, haiei ez die eragingo eta muga-zergak orain arte bezala kobratuko zaizkio hartzaileari

Zergatik ezarri dituzte AEBek aduana-neurri berri horiek?

Neurri horiek abuztuaren 29an indarrean sartzeak AEBko segurtasun nazionala, merkantzien legez kanpoko trafikoari aurre egitea eta AEBko ekonomia babestea dute helburu, Agindu Betearazlean azaltzen denez.

Zer neurri hartu behar izan ditu Correosek?

Egoera horrek Correos behartzen du, Estatu Batuetara doazen bidalketak kudeatzen dituzten posta-operadore guztiak bezala, prozesuak nabarmen aldatzera eta bidalketen kontrolak handitzera aduana-baldintza berriak ezarri ahal izateko, eragin nabarmena izanik nazioarteko posta-logistikan eta merkataritza elektronikoko fluxuetan.

Eskakizun berri horietara egokitzeko denbora gutxi dagoenez, eta bezeroen interesak babesteko, Correosek, nazioarteko posta operadore gehienek bezala, aldi baterako eten behar izan ditu Estatu Batuetara 800 dolarreko edo hortik beherako balioa duten salgaiak bidaltzea.

Nola eragiten die Correoseko bezeroei, AEBra bidalketak egitean?

AEBetako presidenteak uztailaren 30ean emandako Agindu Exekutiboaren ondorioz, 2025eko irailaren 3tik aurrera, Correosek balio komertzialik gabeko dokumentuak eta 800 dolar baino gehiagoko balioa duten AEBetarako bidalketak soilik onartzen ditu. 

Egoera horrek behar-beharrezkoa den denboran bakarrik iraungo du,  AEBren Agindu Exekutibotik eratorritako obligazio berriei erantzuteko behar diren neurri operatiboak hartzeko. 

Zer gomendio ematen dizkie Correosek AEB helbidera bidali nahi dutenei?

  • Ziurtatu bidalketaren edukia bat datorrela adierazitakoarekin.
  • Ziurtatu bidalketak ez duela merkantziarik eta, edukiz gero, 800 dolarretik gorako merkataritza-balioa duela.
  • Kontsultatu iturri ofizialak bidalketak egin aurretik.
  • Kontuan izan atzerapenak egon daitezkeela helburuko aduana-kontrolean , ohiko epeekin alderatuta.
  • Kontuan izan  igorleak izango dira erantzule  bidalketa osoari edo zati bati dagokionez, aitorpen oker, osatugabe, faltsu edo iruzurrezko bati lotutako ondorioak badaude.

Nork hartzen du bere gain AEB helburu duen bidalketa bati aplikagarri zaion araudia ez betetzearen ondoriozko erantzukizuna (edukia bat ez etortzeagatik), bidalketari dagokion aitorpen oker, osatu gabe, faltsu edo iruzurrezkoa egiteagatik?

Igorlearen erantzukizuna izango da bidalketak helmugako herrialdean indarrean dagoen araudia betetzen duela ziurtatzea, eta bidalketarekin lotutako edozein zerga, tasa, muga-zerga edo gastu osagarri aldez aurretik ordaintzea. 

Zer ardura hartzen du Correosek?

Correosek erantzungo du galdu, ostu, hondatu edo entrega-epea ez betetzeagatik, kontratatutako produktuaren ezaugarrien arabera eta aplikatu beharreko araudien eta finkatutako baldintzen eta zenbatekoaren arabera. Berme, baldintza eta zenbateko horiek www.correos.es webgunean kontsultatu ditzakezu, edozein posta-bulegotan edo bezeroaren arretarako telefonoaren bidez 900 400 004.

Correosek jakinaraziko die bezeroei puntualki neurri horiek ezartzean izandako bilakaerari eta aurrerapenei buruz etena ahalik eta azkarren konpontzeko.

Nola bidal ditzaket Correosek une honetan onartzen ez dituen AEBtarako bidalketak?

Partikularrek bidalitako eta merkataritza-baliorik gabeko dokumentuen eta 800 dolar baino merkataritza-balio txikiagoa duten paketeen kasuan, Correos Taldeak aukera ematen du bidalketa horiek  Correos Express bidez egiteko.